20 Moisesek eta Aaronek Jaunak agindua egin zuten. Aaronek makila altxatu eta ibaiko ura jo zuen faraoiaren eta funtzionarioen begi aurrean, eta ura odol bihurtu zen.
21 Hil egin ziren arrainak eta kirastua gelditu zen ibaia; egiptoarrek ezin izan zuten bertako urik edan. Odola zegoen Egipto lurralde osoan!
22 Baina Egiptoko aztiek, beren aztikeriez baliaturik, gauza bera egin ahal izan zutenez gero, faraoiak bere teman jarraitu zuen eta ez zien Moisesi eta Aaroni jaramonik egin, Jaunak esan bezala.
23 Faraoia jauregira itzuli zen, arazoa aintzakotzat hartu gabe.
24 Egiptoar guztiek putzuak zulatu behar izan zituzten ibaiertzean, ibaiko uretik ezin baitzuten edan.
25 Ibaiko ura jo zuenetik zazpi egunera, Jaunak
26 esan zion Moisesi: «Zoaz faraoiagana eta esan: Utziozu ene herriari ni gurtzera joaten.