10 Multzotan pilatu zituzten eta kiratsez bete zen lurralde osoa.
11 Alabaina, estuasuna pasa ondoren, bere teman jarraitu zuen faraoiak eta ez zien Moisesi eta Aaroni jaramonik egin, Jaunak esan bezala.
12 Jaunak esan zion Moisesi: «Esaiozu Aaroni makila luzatu eta lurra jotzeko, eta lurreko hautsa eltxo bihurtuko da Egipto osoan».
13 Hala egin zuten. Aaronek eskuan zeraman makila luzatu eta lurra jo zuen, eta Egiptoko hauts guztia gizaki eta abereentzat gogaikarri zen eltxo-izurri bihurtu zen.
14 Aztiak ere ahalegindu ziren beren azti-baliabidez eltxoak sortzen, baina ez ziren gauza izan. Eltxoek gizaki eta abereei eraso egiten zieten.
15 Orduan, aztiek faraoiari esan zioten:—Jainkoaren eskua ari da hemen!Baina faraoia berean tematu zen eta ez zien jaramonik egin, Jaunak esan bezala.
16 Jaunak esan zion Moisesi: «Bihar goizean goiz jaiki eta zoaz faraoiagana, ibaira doanean, eta esaiozu: Hala dio Jaunak: Utziozu ene herriari ni gurtzera joaten.