23 Basamortura joan behar dugu hiru eguneko bidean, geure Jainko Jaunari sakrifizioak eskaintzeko, berak agindu digun eran.
24 Orduan, faraoiak esan zuen:—Utziko dizuet zeuen Jainko Jaunari sakrifizioak eskaintzera basamortura joaten, baldin urrutiegi ez bazoazte. Erregutu nire alde!
25 Moisesek erantzun zion:—Zure jauregitik irten bezain laster erregutuko diot Jaunari, bihar zuregandik, zure funtzionario eta herriarengandik ezpateuliak alden ditzan; baina ez jarraitu iruzur egiten, faraoi jauna, Jaunari sakrifizioak eskaintzera joaten nire herriari eragotziz.
26 Jauregitik irten zenean, otoitz egin zion Jaunari,
27 eta Moisesek eskatua egin zuen Jaunak: aldendu ziren ezpateuliak faraoiagandik eta beraren funtzionario eta herriarengandik.
28 Baina beste behin ere bere teman jarraitu zuen faraoiak eta ez zien israeldarrei joaten utzi.