10 Hartu zuten Moisesek eta Aaronek labetik kedarra eta Moisesek zerurantz jaurti zuen faraoiaren aurrean: gizakiak zein abereak zauri zornetsuz josirik gelditu ziren.
11 Aztiek ez zuten Moisesi aurre egiterik izan, haiek ere beste egiptoar guztiak bezala zauriz josirik baitzeuden.
12 Baina Jaunak faraoia setatsu bihurtu zuen eta honek ez zien kasurik egin Moisesi eta Aaroni, Jaunak Moisesi adierazi bezala.
13 Jaunak esan zion Moisesi: «Bihar goizean goiz jaiki eta zoaz faraoiari esatera: Hala dio Jaunak, hebrearren Jainkoak: Utziozu ene herriari ni gurtzera joaten;
14 zeren oraingo honetan izurri guztiak bidaliko ditut zure aurka eta zure funtzionario eta herriaren aurka, jakin dezazun ez dagoela munduan ni adinakorik.
15 Nire ahalmen guztia erakutsi nahi izan banu zu eta zure herria izurriz jotzean, honezkero suntsitua zinatekeen mundu honetatik;
16 baina bizirik utzi zaitut nire ahalmena erakusteko eta mundu osoak nor naizen jakin dezan.