20 Faraoiaren zenbait funtzionariok, Jaunaren mehatxuaren beldurrez, aterpean ezarri zituen beren esklabo eta abereak;
21 baina Jaunaren esana aintzakotzat hartu ez zutenek kanpoan utzi zituzten.
22 Orduan, Jaunak agindu zion Moisesi: «Altxa eskua zerurantz, Egipto osoan kazkabarra eror dadin gizaki, abere eta landareen gainera».
23 Altxatu zuen Moisesek makila zerurantz eta Jaunak trumoi, tximista eta kazkabarra eginarazi zituen Egipto osoan;
24 egundoko kazkabarra egin zuen, tximista eta guzti: Egiptoko historia osoan ez zuen sekula horrelako harri-erauntsirik bota.
25 Kazkabarrak Egiptoko landetan zegoen guztia galdu zuen: gizaki, abere eta landareak; zuhaitzak ere zartatu egin zituen.
26 Israeldarrak bizi ziren Goxen eskualdean bakarrik ez zen kazkabarrik izan.