25 Kazkabarrak Egiptoko landetan zegoen guztia galdu zuen: gizaki, abere eta landareak; zuhaitzak ere zartatu egin zituen.
26 Israeldarrak bizi ziren Goxen eskualdean bakarrik ez zen kazkabarrik izan.
27 Orduan, faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:—Oraingoan aitortzen dut neure errua. Jaunak zuzen jokatu du, nik eta nire herriak, berriz, oker.
28 Egiozue erregu Jaunari; trumoitik eta kazkabarretik aski dugu; joaten utziko dizuet, ez zaituztet gehiago geldiaraziko.
29 Moisesek erantzun zion:—Hiritik atera bezain laster, eskuak altxatuko dizkiot Jaunari otoitz egiteko. Orduan atertuko du kazkabar-erauntsia eta ez da gehiago trumoirik izango, jakin dezazun Jaunarena dela mundua.
30 Baina badakit ez zeu, ez zure funtzionarioak, ez zaudetela oraindik Jainko Jaunari men egiteko prest.
31 Liho- eta garagar-alorrak galdu egin ziren, burutua baitzegoen garagarra eta loratua lihoa.