27 Orduan, faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:—Oraingoan aitortzen dut neure errua. Jaunak zuzen jokatu du, nik eta nire herriak, berriz, oker.
28 Egiozue erregu Jaunari; trumoitik eta kazkabarretik aski dugu; joaten utziko dizuet, ez zaituztet gehiago geldiaraziko.
29 Moisesek erantzun zion:—Hiritik atera bezain laster, eskuak altxatuko dizkiot Jaunari otoitz egiteko. Orduan atertuko du kazkabar-erauntsia eta ez da gehiago trumoirik izango, jakin dezazun Jaunarena dela mundua.
30 Baina badakit ez zeu, ez zure funtzionarioak, ez zaudetela oraindik Jainko Jaunari men egiteko prest.
31 Liho- eta garagar-alorrak galdu egin ziren, burutua baitzegoen garagarra eta loratua lihoa.
32 Baina garia eta zekalea ez ziren galdu, berandukoak direnez.
33 Jauregitik eta hiritik irten zelarik, Moisesek eskuak altxatu zituen otoitzerako. Berehala atertu zituen kazkabarra eta euria, eta ez zen gehiago trumoirik izan.