32 Baina garia eta zekalea ez ziren galdu, berandukoak direnez.
33 Jauregitik eta hiritik irten zelarik, Moisesek eskuak altxatu zituen otoitzerako. Berehala atertu zituen kazkabarra eta euria, eta ez zen gehiago trumoirik izan.
34 Baina faraoiak, euria, kazkabarra eta trumoia gelditu zirela ikustean, bekatura jo zuen berriro. Bera eta bere funtzionarioak setatsu jarri ziren.
35 Bere teman jarraitu zuen faraoiak eta ez zien israeldarrei joaten utzi, Jaunak Moisesen bidez adierazi bezala.