1 Bada, guerthatu cen, Saul hil ondoan, Dabid itzuli cela Amalequen sarrasquitic, eta bi egun egotu cela Siceleguen.
2 Eta hirugarren egunean aguertu cen guiçon bat Saulen campetaric heldu cena, soinecoac xehaturic eta burua herrautsez estalia; eta Dabiden aitzinera ethorri cenean, ahuspez erori cen eta adoratu çuen.
3 Eta Dabidec erran cioen: Nondic heldu çare? Ihardetsi cioen: Israelgo campetaric ihes eguin dut.
4 Dabidec erran cioen: Cer guerthatu da? erradaçu. Hunec ihardetsi çuen: Populuac gudutic ihesari eman du, eta hainitzac populutic hilac erori içan dira; eta Saul ere eta Jonathas haren semea hilac dira.
5 Eta Dabidec erran cioen berria ematen cioen guiçon-gazteari: Nondic daquiçu Saul eta Jonathas haren semea hilac direla?
6 Berria ekarcen çuen guiçon-gazteac ihardetsi çuen: Guerthatu naiz Jelboeco mendira goatera, eta Saul bere lançaren gainean bermatua çagoen. Bada, orga-lasterrac eta çaldizcoac hurbilcen hari citzaizcon.
7 Eta guibelerat itzuliric, ikusi nau eta deithu. Ihardetsi diodanean: Huna non naicen,
8 Erran darot: Nor haiz hi? Eta ihardetsi diot: Amalectarra naiz.
9 Eta erran darot: Jar haquit gainean eta hil neçac, ceren oinhaceac bainaduca, eta ene bici gucia enequin da oraino.
10 Gainera goanic, hil dut; banaquien ecic etzaitequeela xahupen handi haren ondoan bici guehiago. Hartu ditut haren buruan cen diadema, eta escumuthurrecoa besotic, eta hunat ekarri ditut çuri ene jaunari.
11 Dabidec orduan hartu eta xehacatu cituen bere soinecoac, eta harequin ciren guiçon guciec orobat;
12 Deithorean eta nigarretan egotu ciren, eta barur eguin çuten arrats arteo, Saulen gainean, Jonathas haren semearen gainean, Jaunaren populuaren eta Israelen etchearen gainean, ceren ciren erori ezpataren azpira.
13 Eta Dabidec berria ekarri cioen guiçon-gazteari erran cioen: Nongoa haiz? Hunec ihardetsi çuen: Guiçon arrotz amalectar baten semea naiz.
14 Eta Dabidec erran cioen: Nolaz ez haiz lotsatu hire escua hedatzeaz Jaunaren cristoren hilceco?
15 Eta Dabidec deithuric bere cerbitzarietaric bat, erran cioen: Athor, jauz haquio gainera. Hunec jo çuen Amalectarra, eta hil.
16 Era Dabidec hari erran cioen: Hire odola hire gain, ecen hire ahoa hire contra minçatu duc, erratean: Nic hil dut Jaunaren cristo.
17 Guero Dabidec deithorea Saulen gainean eta haren seme Jonathasen gainean hunelaco hitzez eguin çuen.
18 (Eta manatu çuen Judari bere semeei arrambelan irakats ceçoten, Justuen liburuan iscribatua den beçala.) Eta erran çuen: Oi Israel, orhoit bequizquitzu çure bizcar gainetan sarrasquituric hil direnac.
19 Israel, aiphu handitacoac çure mendietan içan dira hilac: nola erori dira hazcarrac?
20 Berautzue heda berria Jethen, berautzue barraia Ascaloneco carrica-izquinetan, beldurrez boz ditecen Filistindarren alabac, beldurrez ingurebaquigabeen alabac jauz ditecen bozcarioz.
21 Jelboeco mendiac, ez ihinça, ez uria ez beitez eror çuen gainera, eta çuen landac ez beitez içan picainetacoac; ceren han içan den arthiquia hazcarren erredola, Saulen erredola, Saul olioaz gançutua içan ez balitz beçala.
22 Hilen odoletic, hazcarren guicenetic, Jonathasen guecia ez da egundaino guibelerat itzuli, eta Saulen ezpata ez da alferric bihurtu.
23 Saul eta Jonathas maithagarri eta eder beren bicitzean, heriotzean ere ez dira bereciac içatu. Arranoac baino lasterragoac ciran, eta lehoinac baino borthitzagoac.
24 Israelgo nescatchac, nigar eguiçue Saulen gainean, ceinac escarlataz jaunzten baitzintuzten gogoen erdian, ceinac urhezco edergailuac ekarcea baitzaizquitzuen çuen aphainceco.
25 Hazcarrac nola erori dira guduan? nola hil içan da Jonathas çure bizcar gainetan?
26 Çure minez nago, ene anaia Jonathas, guciz ederra, maithagarria emaztequien amodioaren gainetic. Nola ama batec maite baitu bere seme bakarra, nic hala maite cintudan çu.
27 Nola erori dira hazcarrac? nola galdu dira guerlaco harmac?