1 Bada, Joabi berria ekarri cioten erregue nigarrez eta bere semearen deithoratzen hari cela;
2 Eta egun haren garhaicia populu guciari deithoretara bihurtu citzaioen; ecen populuac aditu çuen erraten egun hartan: Erregue bere semearen minez dago.
3 Eta populua egun hartan baztertu cen hirira sarceco, hala-nola garhaitua eta gudutic ihes dohan populu bat bazterca itzulcen baita.
4 Bizquitartean erreguec burua estali çuen eta heiagoraca erraten çuen: Ene seme Absalom, Absalom, ene semea, ene semea!
5 Bada Joab etchera erregueren gana sarthuric, erran çuen: Ahalquea eman dioçu egun çure cerbitzari gucien beguitharteari, salbatu dituzten ondoan çure bicia, çure seme alaben bicia, çure emazteen bicia, çure ohaideen bicia.
6 Maite ditutzu hastiatzen çaituztenac, eta maite çaituztenac hastio ditutzu; eta erakutsi duçu egun axolaric ez duçula ez çure aitzindariez, ez çure cerbitzariez: eçagutu dut egun seguratuqui, baicic-eta Absalom bici baliz, eta guc guciec leher eguin baguinu, orduan içanen cinduela atseguin.
7 Orai beraz jaiqui çaite, ilki çaite, eta minçatuz, gogo bat emoçuete çure cerbitzariei; ecic Jaunaz cin eguiten darotzut, ez balin baçare atheratzen, bat bakarra ez dela gaur çurequin gueldituco, eta hori çuretzat gaixtoago içanen da, ecenez çure gaztetasunetic orai arteo çure gainera ethorri içan diren çorigaitz guciac.
8 Erregue jaiqui cen beraz eta athean jarri cen; eta populu guciari heldua içan cen erregue athean jarria cela; eta ostea oro ethorri cen erregueren aitzinera. Israelec, berriz, ihes eguin çuen bere olhetara.
9 Populua ere guduca hari cen Israelgo leinu gucietan cioelaric: Erreguec iraici gaitu gure etsaien escuetaric, berac atheratu gaitu filistindarren escuetaric; eta orai gure lurretic ihes dabila Absalomen gatic.
10 Bada, Absalom, erreguetzat gançutu guinduena, guerlan hil içan da; noiz arteo egonen çarete ixilic, eta ez duçue erregue erakarrico?
11 Dabidec, berriz, gaztiatu cioten Sadoc eta Abiathar aphecei, cioelaric: Minça çaizte Judaco çaharrenei, erranez: Certaco heldu çarete azquenic erregue bere etcherat erakarrarazteco? (ecen Israel guciaren solasa heldu cen erregueren gana bere etchera.)
12 Ene anaiac çarete, ene heçurra eta ene haraguia; certaco çarete azquenac erregueren erakarrarazten?
13 Amasari ere erroçue: Ez othe çare ene heçurra eta ene haraguia? Jaincoac hau eguin beçat eta hura gainetic, ez baçare ene aitzinean içaten bethi armadaco buruçagui Joaben orde.
14 Eta Judaco guiçon gucien bihotza ixuraraci çuen, guiçon bakar batena beçala; eta erregueri bidali çaroeten, ciotelaric: Bihur çaizte, çu eta çure cerbitzari guciac.
15 Eta erregue itzuli cen; ethorri cen Jerusalemeraino, eta Juda guciac eguin çuen Galgalaraino, erregueren bidera goateco, eta hari Jordanea iraganarazteco.
16 Bada Semei Jeraren semea, ceina baitzen Jemini Bahurimtarraren semea, higuitu cen eta Judaco guiçonequin ethorri Dabid erreguearen bidera,
17 Mila Benjamintar, eta Siba Saulen etcheco cerbitzariarequin; eta hunec bere hamaborz semeac, eta hogoi muthilac berequin cituen; eta Jordanera jauciric erregueren aitzinean,
18 Ubiac iragan cituzten, Erregueren etchea erakarceco, eta haren manuen bethetzeco. Bada, Semei, Jeraren semea, ahuspecaturic erregueren aitzinean, Jordanea iragan çueneco,
19 Erran cioen: Ene jauna, ez beçadaçut jaçar ene gaizquiaz, eta ez becedi orhoit çure cerbitzariaren irainaz, Jerusalemetic, ene erregue jauna, ilki cinen egunecoaz, eta, oi erregue, ez beçaçu hori çure bihotzaren gainean eçar.
20 Ecen nic, çure cerbitzariac, eçagutzen dut ene bekatua, eta horren gatic egun, lehena ethorri naiz Josepen etche gucitic eta jautsi naiz ene erregue jaunaren bidera.
21 Bainan Abisai, Sarbiaren semeac, ihardetsi çuen: Solas horien gatic. ez othe da hil behar Semei, Jaunaren cristo ceren duen madaricatu?
22 Eta Dabidec erran çuen: Cer da çure eta ene artean, Sarbiaren semea? certaco cerbitzatzen çaizquit egun Satanetan? egun hil behar othe da, bada, guiçon bat Israelen? ala ez daquit egun eguina naicela Israelen gainean erregue
23 Eta erreguec erran cioen Semeiri: Etzare hilen. Eta cin eguin cioen.
24 Miphiboseth ere, Saulen semea, erregueren bidera jautsi cen, çangoac garbitu gabe eta biçarra moztu gabe; eta bere soinecoac etzituen xuritu erregue ilki cen egunetic, baquean bihurcen cen eguneraino.
25 Eta Jerusalemera ethorri cenean erregueren gana, erreguec erran cioen: Certaco etzare enequin ethorri, Miphiboseth?
26 Ihardetsi cioen: Ene erregue jauna, ene cerbitzariac erdeinatu nau; nic, çare cerbitzariac, erran diot xuxent ceçadan asto bat, eta gainera iganic goanen nincela erreguerequin; ecen ni, çure cerbitzaria, maingua naiz.
27 Guehiago dena, çure cerbitzari naicenaren contra iratchiquica haritu da ene erregue jauna çarenaren aitzinean. Bainan çu, ene erregue jauna, Jaincoaren ainguerua beçala çare, eguiçu atseguin duçuna.
28 Ecen ene aitaren etcheac ez du ene erregue jauna ganic berceric merecitu, heriotzea ez bada; eta çuc çure cerbitzaria eçarri duçu çure mahainera deitzen cintuenen artean. Beraz cer errateco çucen duquet? edo cer erran deçoquet erregueri?
29 Erreguec ihardetsi cioen beraz: Certaco minçaturen çare guehiago? erran dudana eguina da; çuc eta Sibac erdizca eguizquitzue ontasunac.
30 Miphibosethec ihardetsi cioen erregueri: Har betza guciac ere, ene erregue jauna baquean itzuli denaz gueroztic bere etchera.
31 Bercelai Galaadtarra halaber jautsiric Erroielimdic, erregue iragan çuen Jordanean, eta hibaitic urrunago ere jarraiquitzera çagoen.
32 Bada, Bercelai Galaadtarra hainitz çaharra cen, erran nahi da, laur hogoi urthetan, eta harec berac ekarri içan ciozcan erregueri jatecoac, campetan egoten cenean, ecen hainitz aberatsa cen.
33 Hargatic erreguec erran cioen Bercelairi: Çato enequin Jerusalemen soseguz enequin phausatzera.
34 Bercelaic erregueri ihardetsi cioen: Cembat dira ene bicico urtheen egunac, ni erreguerequin Jerusalemera igaiteco?
35 Laur hogoi urthetan naiz egun: ene usnac gai dira eçagutzeco goçoa eta kiretsa? edo çure cerbitzariari janac eta edanac goçoric eman deçoquete? edo guehiago adi detzazquet guiçonen eta emaztequien cantuac? certaco çure cerbitzaria içanen da ene erregue jaunaren bizcar?
36 Çure cerbitzariac çurequin bide poxi bat eguinen du Jordanetic aitzina: ez dut holaco aldatzapen beharric,
37 Bainan othoizten çaitut bihur dadien çure cerbitzaria; hilen naiz ene hirian, eta ehorcico naute ene ait-amen aldean. Camaam ordean çure cerbitzari da; hau çurequin goan bedi, ene erregue jauna, eta huni eguioçu ongui iduritzen çaitzun gucia.
38 Hargatic erreguec erran cioen: Enequin iragan bedi Camaam, eta nic eguinen diot çure gogaraco den gucia, eta galdatuco darozquidatzunac oro ardietsiren ditutzu.
39 Eta populu guciac eta erreguec Jordanea iragan çutenean, erreguec musu eman cioen Bercelairi eta benedicatu çuen; eta hau bere lekura itzuli cen.
40 Erregue iragan cen beraz Galgalan, eta Camaam harequin. Bada, Judaco populu guciac erakarri çuen erregue, eta Israelgo populutic etzen han guerthatu haren bat baicic.
41 Hargatic Israelgo guiçon guciec erregueren gana laster eguinic, erran cioten: Certaco ebasca erakarri çaituzte gure anaia, Judaco guiçonec, eta Jordanea iraganaraci diote erregueri eta bere etcheari, eta Dabiden guiçon guciei harequin?
42 Eta Judaco guiçon guciec ihardetsi cioten Israelgo guiçonei: Ceren hurbilago dugun erregue. Certaco samurcen çarete gauça horren gainean? ala erregueren ganic jan dugu cerbait, ala emaitzac eguinac içan çaizcu?
43 Eta Israelec Judaco guiçonei ihardetsi cioten: Hamarretan guehiago naiz erregueren baithan, eta Dabid guehiago da enea çuena baino. Cergatic eguin darotaçue irain, eta ez darotaçue lehenic gaztiatu, guibelerat erakar neçan ene erreguea? Eta Judaco guiçonec gogorquiago ihardetsi cioten Israelgo guiçonei.