1 Halaber Dabiden egunetan, hirur urthez lerroan gosete bat guerthatu cen, eta Dabidec consultatu çuen Jaunaren oraclea. Jaunac ihardetsi çuen: Hori da Saulen gatic eta haren etche odolcoia gatic, hil dituelacotz Gabaontarrac.
2 Beraz erreguec Gabaontarrac deithuric, erran çaroeten, (bada Gabaontarrac etziren Israelgo semeen etsaiac, bainan Amorhear ondar batzuec, eta Israelgo semeec cin eguin içan çaroeten, eta Saulec karrez, jo nahi içan cituen, Israelgo eta Judaco semeen ordez beçala.)
3 Dabidec erran çaroeten beraz Gabaontarrei: Cer eguinen darotzuet eta cer içanen da çuen bidegabearen medeapena, benedica deçaçuençat Jaunaren primança?
4 Gabaontarrec ihardetsi çaroeten: Ez dugu bilhatzen ez cilharric ez urheric, bainan Saul eta haren etchea ditugu bilhatzen, eta ez dugu nahi Israeldic guiçon bat içan dadien hila. Erreguec erran çaroeten: Cer nahi duçue beraz eguin deçaçuedan?
5 Hauquiec ihardetsi çaroeten erregueri: Bidegabequi lehertuac eta ehoac erabili gaituen guiçona xahutu behar dugu, bat bakarra haren odolecoric gueldi ez dadien Israelgo muguen barnean,
6 Eman bequizquigu çazpi guiçon haren semeetaric, gurutzefica detzogun Jaunari Gabaa Saulenean, lehenago Jaunaren hautatua içatu denarenean. Eta erreguec erran çuen: Emanen ditut.
7 Eta erreguec guphide içan çuen Miphiboseth, Jonathas, Saulen semearen semea, Dabiden eta Saulen seme Jonathasen artean içatu cen cina gatic Jaunaren icenean.
8 Erreguec beraz hartu cituen Armoni eta Miphiboseth, Saulen ganic Erresphac, Ayaren alabac içan cituen bi semeac, eta Saulen alaba Micolen borz seme, Bercelai Molathicoaren seme Hadrielen ganic içanac.
9 Eman cituen Gabaontarren escuetan. Hauquiec gurutzeficatu cituzten mendian Jaunaren aitzinean; eta çazpi guiçon hunec hil ciren batean uztaco lehembicico egunetan, garagarrraren uzta hastearequin.
10 Bada, Ayaren alaba Erresphac çurdatz bat harturic harriaren gainean hedatu çuen bere ohetzat, hilabethearen hastetic eta cerutic uria hequien gainera eror çadien arteo; eta etzituen egunaz xoriac utzi hequien circicatzera, ez-etare gabaz ihiciac.
11 Heldua içan cen Dabidi cer eguin çuen Erresphac, Ayaren alaba Saulen ohaideac.
12 Eta Dabid goan cen, eta hartu cituen Saulen heçurrac eta haren seme Jonathasenac Jabes Galaadeco guiçonen ganic, ceinec ebatsi baitzituzten Bethsango carricatic, non Filistindarrec dilindan eçarri baitzituzten, Saul Jelboen hil içan çutenean.
13 Eta ekarri cituen handic Saulen heçurrac eta haren seme Jonathasenac; eta gurutzeficatuen heçurrac bilduric,
14 Ehorci cituzten Saulen eta haren seme Jonathasen heçurrequin Benjamingo lurrean, elkarren aldean, Cis, Saulen aitaren hobian; eta erreguec manatu guciac eguin cituzten, eta guero Jaincoa berriz lurrari beguithartez jarri cen.
15 Bada, Filistindarren gudua berritu cen Israelen contra. Dabid jautsi cen, eta haren cerbitzariac harequin, eta guduca hall ciren Fililindarren contra. Dabid ahitzen hari celaric,
16 Jesbibenob, Arapharen odolecoa, ceinaren haizcoraco burdinac phisu baitzituen hirur ehun unça, eta ceinac ezpata berria baitzuen guerrian, abiatu cen Dabiden jotzera.
17 Bainan Abisai, Sarbiaren semea, lagunçara ethorri citzaioen, eta Filistindarra jo eta hil çuen. Orduan Dabiden guiçonec cin eguin çuten, ciotelaric: Oraidanic etzare guehiago gurequin guerlara ilkico, iraungui ez deçaçun Israelgo arguia.
18 Bi arren guerla bat ere Goben içan cen Filistindarren contra: orduan Sobocai Husaticoac jo çuen Saph Arapharen erroticacoa, diganteen odoletic.
19 Hirugarren guerla bat içan cen oraino Goben Filistindarrequin, han Saltusen seme Adeodatoc, Bethleemtar ehaileac hil baitzuen Goliath Jetharra, ceinaren lançaco çura baitzen ehaileen ceihermena iduri.
20 Laugarren guerla Jethen içan cen. Han içan cen guiçon bat tantaia, ceinac sei erhi baitzituen escuetan eta çangoetan, erran nahi baita, hogoi eta lau erhi, eta cen Arapharen odolecoa.
21 Eta burhocatu çuen Israel; bainan Jonathanec Dabiden anaia Samaaren semeac hil içan çuen.
22 Horiec laurac Arapharen ganic sorthuac ciren Jethen, eta erori ciren Dabiden eta haren cerbitzarien escuen azpian.