2 Erregueac 2 BHNT

1 Guero beraz Jauna consultatu çuen Dabidec, cioelaric: Iganen othe naiz Judaco hirietaric batera? Jaunac ihardetsi cioen: Igan çaite. Dabidec erran çuen: Norat iganen naiz? Eta Jaunac ihardetsi cioen: Hebronerat.

2 Dabid igan cen beraz, eta harequin haren bi emazteac, Aquinoam Jezraheldarra, ta Abigail, Nabal Carmelecoaren emaztea.

3 Eta Dabidec bere etcherat eraman cituen berequilaco sei ehun guiçonac ere, eta Hebrongo hirian egotu ciren.

4 Eta Judaco guiçonac ethorri ciren, eta han gançutu çuten Dabid, erreguina cedinçat Judaco etchearen gainean. Berria Dabidi ekarria içan citzaioen, Jabes Galaadeco guiçonec ehorci çutela Saul.

5 Dabidec beraz meçulariac igorri ciozcaten Jabes Galaadeco guiçonei, eta erran cioeten: Jaunaz benedicatuac içan betzaiztete, urricalmendu hori çuen nausi Saulez hartu duçuenac eta hura ehorci duçuenac.

6 Eta orai Jaunac bihurturen darotzuete urricalmendu eta eguia; nic ere ordean esquer bihurturen darotzuet, ceren eguin duçuen eguinça hori.

7 Indarzta beitez çuen escuac, eta içan çaitezte bihotzoitasunaren seme; ecic hil den arren Saul çuen jauna, Judaco etcheac gançutu nau bere gainean erregue.

8 Bainan Abnerrec, Nunen semeac, Saulen armadaco buruçaguiac, hartu çuen Isboseth Saulen semea, eta campen erdira eraman çuen,

9 Eta erregue eçarri Galaaden gainean, Jesuriren, Jezrahelen, Efraimen, Benjaminen eta Israel guciaren gainean.

10 Isboseth, Saulen semea, berrogoi urthetan cen erreguinatzen hasi cenean Israelen gainean, eta bi urthez erreguinatu cen. Bada Judaco etchea bakarric jarraiquitzen cen Dabidi.

11 Eta Judaco etcheari manatuz, Dabidec Hebronen eman cituen egunac, heldu içan ciren çazpi urthe eta sei hilabethetara.

12 Abner Nerren semea, eta Saulen seme Isbosethen guiçonac campetaric Gabaonera ethorri ciren.

13 Bada Joab, Sarbiaren semea, eta Dabiden guiçonac hequien bidera atheratu ciren Gabaongo arrainteguiraino. Eta batera bildu cirenean, jarri ciren parrez-par, batzu arrainteguiaren alde batetic, eta berceac bercetic.

14 Eta Abnerrec erran cioen Joabi: Cembait guiçon-gazte jaiqui beitez eta guduca gure aitzinean. Eta Joabec ihardetsi çuen: Jaiqui beitez.

15 Beraz jaiqui eta atheratu ciren hamabi Benjamindic, Saulen seme Isbosethen aldecoetaric, eta hamabi Dabiden aldecoetaric.

16 Eta cein bere kideari burutic lothuric, ezpata sahetsetic sarthu cioen etsaiari, eta oro batean erori ciren; eta toqui hura deithua içan cen Hazcarren landa Gabaonen.

17 Eta guerla bat asqui gogorra atheratu cen egun hartan: Abner eta Israelgo guiçonac ihes igorriac içan ciren Dabiden cerbitzariez.

18 Eta han ciren Sarbiaren hirur semeac, Joab, Abisai eta Asael. Bada, Asael lastercari bat cen guciz çalhua, oihanetan dauden orkatzetaric bat beçala.

19 Eta Asael Abnerren ondotic cihoan, eta etzen ez escuin, ez ezquer aldaratu Abnerri jarraiquitzea utziz.

20 Hargatic Abnerrec bere guibelera beguiratu çuen, eta erran cioen: Ez haiz Asael? Hunec ihardetsi çuen: Ni nauc.

21 Eta Abnerrec erran cioen: Eguiçac escuin, edo ezquer, eta loth haquio guiçon-gazte horietaric bati, eta hiretzat harzquic buluzquinac. Bainan Asaelec etzuen nahi içan utzi haren hersatzea.

22 Eta berriz ere Abnerrec erran cioen Asaeli: Guibelerat eguiçac, ez beneçacaian borcha hi ene lançarequin lurrari jostera, eta guero ene beguithartea ecin alchatuco diat hire anaia Joaben aitzinean.

23 Hunec solas hortaz etzuen içan axolaric eta etzen nahi içan baztertu. Abnerrec bereez, lança itzuliric, ixtaçakian jo çuen eta alderen berce sarthu cioen. Asael han berean hil cen; eta hura erori eta hil cen lekuan iragaiten ciren guciac baratzen ciren.

24 Bada, ihes cihoan Abnerren ondotic jarraiquitzen cirelaric Joab eta Abisai, iguzquia etzan cen; eta haranaren parrean, mortuco bidean Gabaonen den Ixtuneco munhora heldu ciren.

25 Eta Benjaminen semeac Abnerren gana bildu ciren, eta mulço batean jarriric, bizcargune batean baratu ciren.

26 Abnerrec Joabi oihu eguinic erran cioen: Oro hil arteo sarrasquitic ez othe duc baratuco hire ezpataren ahoa? Ala ez daquic nolacoa den etsiaren gaitza? Noiz arteo ez dioc populuari erranen utz deçan bere anaiei jarraiquitzea?

27 Joabec ihardetsi cioen: Ala Jauna! minçatu içan bahinz, populuac goicetic utzi çuqueen bere anaiari jarraiquitzea.

28 Joabec turuta jo çuen beraz; armada gucia baratu cen, eta etziren guehiago Israeli jarraiqui eta gudu ematetic guelditu ciren.

29 Bada, Abnerrec eta bere guiçonec celhaiac barna jo çuten gau hartan gucian; Jordanea trebesatu çuten, eta Bethoron gucia iraganic, campetara ethorri ciren.

30 Bada, Joabec, Abnerren ondoticaco urhatsac utziric, bildu çuen populu gucia; eta Dabiden cerbitzarietaric escastu ciren, Asael gabe, hemeretzi guiçon.

31 Bainan Dabiden cerbitzariec jo cituzten Benjamindic eta Abnerrequin ciren guiçonetaric, hirur ehun eta hirur hogoi, eta hequiec hil ciren.

32 Asael ekarri çuten, eta bere aitaren hobian ehorci çuten Bethlehemen. Eta gau gucia ibili ciren Joab eta harequin ciren guiçonac, eta argui-cirrintaco Hebronera heldu içan ciren.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24