2 Erregueac 15 BHNT

1 Beraz, horiez gueroztic, Absalomec eguin çuen orga-laster bat, eta hartu cituen çaldizcoac eta berrogoi eta hamar guiçon haren aitzinean goaten cirenac.

2 Eta goicean jaiquiric, egoten cen athe aitzinean, eta eguiteco çuten guiçonac, erregueri justiciaren galdatzera ethorceco, bere gana deitzen cituen eta erraten cioten: Cein hiritaco çare? Harec ihardestean erraten çuen: Çure cerbitzaria da Israelgo hulaco leinucoa.

3 Eta Absalomec erraten cioen: Çure solasac onac eta çucenac iduritzen çaizquit. Bainan ez da nihor çure ençuteco erreguez eçarriric. Eta erraten çuen:

4 Norc eçarrico nau juie lurrean, ene gana ethor ditecen eguiteco duten guciac, eta çucenqui juia detzadan?

5 Bainan agur eguitera norbait hurbilcen citzaioenean, hedatzen cioen bere escua, eta lothuric musu ematen cioen.

6 Eta hola eguiten çuen Israelgo guciei, justiciara heldu cirenei, erreguez ençunac içateco, eta Israelgo guiçonen bihotzac bilcen cituen.

7 Bada, berrogoi urtheren buruan, Absalomec erran cioen Dabid erregueaqui: Goanen naiz, eta Hebronen betheco ditut Jaunari eguin diozcadan botuac.

8 Ecen çure cerbitzariac, Jesur Siriacoan celaric, botu eguin çuen erranez: Baldin Jaunac bihurrarazten banau Jerusalemera, Jaunari sacrificio bat escainico diot.

9 Eta Dabid erregueac erran cioen: Çoaz baquean. Absalom jaiqui cen eta goan cen Hebronera.

10 Bada, Absalomec ikusliarrac igorri cituen Israelgo leinu gucietara, cioelaric: Aditzen duçuen beçain sarri turuten durrunda, erran çaçu: Absalom erreguetu da Hebronen.

11 Bada, Absalomequin Jerusalemetic goan ciren berrehun guiçon deithuac, bihotz laiioarequin cihoacelaric, eta gauçaren jaquitateric batere gabe.

12 Absalomec halaber erakarraraci çuen Aquitophel Siloarra Dabiden conseilaria, Jiloco bere hiritic. Eta bitimac imolatzen cituelaric, hitcharce hazcar bat eguin içan cen, ceren populua alde orotaric ethorriz berhatzen hari baitien Absalomequin.

13 Beraz, berriquetari bat Dabidi ethorri citzaioen cioelaric: Bere bihotz oroz Israel gucia jarraiquitzen çaio Absalomi.

14 Eta Dabidec erran cioten bere cerbitzari, Jerusalemen harequin cirenei: Jaiqui çaizte, ihes eguin deçagun; ez guinduque ecen Absalomen ganic itzurbideric; laster eguiçue atheratzera, beldurreceta ethorriric atzeman gaitzan, eta çorigaitza gure gainera erorraraz deçan, eta hiria jo ezpataren ahoaz.

15 Cerbitzariec erregueri erran cioten: Edocein gauça mana diaçagun gure erregue jaunac, gogotic betheco dugu guc, çure cerbitzariec.

16 Erregue ilki cen beraz oinez eta haren etche gucia ere. Erreguec utzi cituen hamar emaztequi ohaide etchearen çainceco.

17 Erregue oinez atheraturic Israel guciarequin baratu cen etchetic urrun.

18 Haren cerbitzari guciac ibilcen ciren haren aldean; Ceretharren eta Pheletharren andanac, eta Jethar guciac guerlari hazcarrac, sei ehun oinezco Jethic jarraiqui citaizcoenac, goaten ciren erregueren aitzinean.

19 Bada, erreguec erran cioen Ethai Jetharrari: Certaco heldu çare gurequin? itzul çaite, eta çaude erreguerequin, ceren arrotza baitzare eta çure lekutic atheratua.

20 Atzo ethorria çare, eta egun borchatua içanen çare gurequin atheratzera? ni ordean goanen naiz goan behar dudan toquira: itzul çaite, eta çure anaiac guibelerat eraman çatzu, eta Jaunac emanen darozquitzu urricalpena eta eguia, kar eta cintasun aguertu duçulacotz.

21 Ethaiec erregueri ihardetsi çaroen, cioelaric: Bici bedi Jauna, eta bici bedi ene erregue jauna! edocein toquitan içan çaite±en, ene erregue jauna, ala hilean, ala bician, çure cerbitzaria han içanen da.

22 Eta Dabidec erran cioen Ethairi: Çato eta iragan çaite. Eta Ethai Jetharra iragan cen, eta harequin ciren guiçonac ere, eta gaineraco sende gucia.

23 Eta guciac nigar marrascaz hari ciren, eta populu gucia iragaiten cen. Erreguec ere iragan çuen Cedrongo erreca, eta populu gucia baçohan mortuco alderat beguiratzen duen bideaz.

24 Bada, Sadoc apheça ere ethorri cen, eta harequin lebitar guciac, Jaincoaren batasuneco arka çakartela, eta phausatu çuten Jaunaren arka; eta Abiathar igan cen, hiritic atheratu cen populu gucia bildu arteo.

25 Erreguec erran cioen Sadoqui: Hirira bihur çaçu Jaincoaren arka: baldin Jaunaren aitzinean gracia aurkitu badut, guibelerat erakarriren nau, eta berriz erakutsiren darozquit hori eta bere tabernaclea.

26 Ordean erraten badarot: Ez haiz ene gogaraco: Jaunaren nahiari nago, eguin beça ongui çaioena.

27 Eta erreguec erran cioen Sadoc apheçari: Oi ikustea, baquean itzul çaite hirira, eta Aquimaas, çure semea, eta Jonathas Abiatharren semea, çuen bi semeac çuequin içan beitez.

28 Huna non gordeco naicen mortuco celhaietan, çuen ganic solas bat ene arguitzera ethor daquidan arteo.

29 Sadoquec eta Abiatharrec beraz Jaincoaren arka bihurtu çuten Jerusalemera, eta egotu ciren han.

30 Bada, Dabidec igaiten çuen Olibetaco patarra, eta igaitean nigarrez çohan ointhuts eta burua estaliric; eta harequin cen populu gucia ere burua estaliric, nigarrez igaiten cen.

31 Bada, Dabidi ekarri cioten berria Aquitophelec ere Absalomequin cin eguin çuela, eta Dabidec erran çuen: Jauna, çora çaçu, othoi, Aquitophelen oharmena.

32 Eta Dabid heldu içan cenean mendiaren bizcarrera, Jauna adoratu gogo çuen toquira, hara non ethorri citzaioen Cusai Araquitarra, soinecoa hautsiric eta burua lurrez bethea.

33 Eta Dabidec erran cioen: Baldin enequin heldu baçare, poxelu içanen çaizquit.

34 Bainan hirira bihurcen baçare, eta Absalomi erraten badioçu: Erregue, çure cerbitzari naiz; çure aitaren cerbitzari içatu naicen beçala, orobat cerbitzatuco çaitut; urmariatuco ditutzu Aquitophelen asmuac.

35 Bada çurequin ditutzu Sadoc eta Abiathar apheçac, eta erregueren etchetic adituco ditutzun solas guciac, helduco diozcatzuete Sadoc eta Abiathar aphecei.

36 Eta hequiequin dira hequien bi semeac, Aquimaas, Sadoquen semea, eta Jonathas, Abiatharren semea; eta hequietaz helduco daroztatzue adituco ditutzuen gauça guciac.

37 Beraz Cusai Dabiden adisquidea hiria ethorcearequin, Absalom ere sarthu cen Jerusalemen.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24