2 Erregueac 7 BHNT

1 Bada, guerthatu cen erregue bere etchean jarri cenean, eta Jaunac alde orotaric baquea eman çaroenean bere etsai gucien ganic,

2 Erran çaroela Nathan profetari: Ez duçu ikusten cedrozco etche batean nagoela, eta Jaincoaren arka larruen erdian eçarria dela?

3 Eta erregueri erran cioen Nathanec: Çoaci, eguizquitzu bihotzean ditutzun guciac, ceren Jauna çurequin baita.

4 Eta hara non guerthatu cen gau hartan Jauna Nathani minçatu cela huneletan:

5 Çoaz eta erroçu ene cerbitzari Dabidi: Hau dio Jaunac: Çuc eguinen othe darotaçu egoteco etche bat?

6 Ecen ez naiz etchetan egotu Israelgo semeac Eguiptoco lurretic atheratu ditudan egunetic eta orai arteo; bainan tabernaclean eta olha batean nindabilan.

7 Israelgo seme guciequin iragan ditudan lekuetan, Israelgo leinuetaric bati, Israelgo ene populua alha deçan manatu diodanari minçatu othe natzaio, diodalaric: Certaco ez darotaçuet eguin cedrozco etche bat?

8 Eta orai hau erranen dioçu ene cerbitzari Dabidi: Nic hartu çaitut alhapideetaric ardien ondotic cinabilçanean, içan cintecen Israelgo ene populuaren gainean buruçagui.

9 Çurequin içatu naiz ibili çaren edocein toquitan eta çure aitzinetic xahutu ditut çure etsai guciac; eta çure icena eguin dut handi, lurrean diren handien icenaren bethe.

10 Eta leku bat segurtatuco diot Israelgo ene populuari, eta han jarrico dut, eta han eguinen du bere egoitza, eta ez da guehiago asaldatua içanen; eta gaixtaqueriaren semeac ez dira berriz abiatuco hari atsecabe ematera aitzinean beçala,

11 Juieac Israelgo ene populuaren gainean eçarri ditudan egunetic; eta çure etsai gucietaric baquea emanen darotzut, eta Jaunac aguincen darotzu eguinen darotzula etche bat.

12 Eta çure egunac betheac ditazqueenean, eta çu çure aitequin lokartua, çure ondotic eraiquico dut çure odola, çure ganic sorthuco den seme bat, eta gogortuco dut haren erreinua.

13 Hura içanen da ene icenari etche bat alchatuco dioena, eta bethi guciraino gothortuco dut haren erreinuco tronua.

14 Ni içanen natzaio aitatzat, eta hura semetzat içanen çait cerbait eguiten badu gaizqui, gaztigaturen dut guiçon açoteaz, eta guiçasemeen çauriez.

15 Bainan ene urricalpena ez diot kenduco, kendu içan diodan beçala Sauli, ceina iraici baitut ene beguietaric.

16 Eta gothor içanen dira çure etchea eta çure erresuma bethi guciraino çure beguien aitzinean, eta çure tronua bethi gogor egonen da.

17 Hitz horien ororen arabera, eta aguerpen horren guciaren arabera, hola minçatu cen Nathan Dabidi.

18 Bada, Dabid erreguea sarthu eta jarri cen Jaunaren aitzinean, eta erran çuen: Nor naiz ni, Jainco Jauna, eta cer da ene etchea, çuc hunen gora alchatu bainauçu?

19 Bainan hori ere guti iduritu çaitzu beguietan, oi Jainco Jauna, baldin minçatzen ez bacinen halaber çure cerbitzariaren etcheaz ethorquiçun gucico: ecen hori da Adamen leguea, oi Jainco Jauna.

20 Cer erran deçaque beraz Dabidec guehiago, çuri minçatzeco? Ecic, oi Jainco Jauna, badaquiçu nor den çure cerbitzaria.

21 Çure hiçaren gatic eta çure bihotzaren arabera eguin ditutzu sendagaila horiec, halaz non eçagutaraci baitiozcatzu çure cerbitzariari.

22 Horren gatic handietsia çare, Jainco Jauna, ceren ez baita çure iduricoric, ez-eta çutaz landan Jaincoric, gure beharriz aditu ditugun orotan.

23 Eta Israelgo çure populua beçalacoric non da lurraren gainean jendaqui bat, ceina gatic Jaincoa goan baita hura bere populutzat berrerostera, eta bere icenaren aiphutan eçarcera, eta hequiei eguitera sendagailac eta gauça ikaragarriac lurraren gainean, çure populuaren aitzinean, ceina atheratu baituçu Eguiptotic, hango jende eta jaincoa ganic?

24 Ecen Israelgo çure populua seguratu dioçu çure buruari bethico populutzat: eta çu, oi Jainco Jauna, jarri çaquiozquite Jaincotzat.

25 Orai beraz, Jainco Jauna, atheraraz çaçu bethi gucian çure ahoco hitza çure cerbitzariaren gainera eta haren etchearen gainera, eta eguiçu erran içan duçun beçala,

26 Çure icena bethi guciraino içan dadiençat handietsia, eta errana içan dadien: Armadetaco Jauna da Israelgo Jaincoa. Eta çure cerbitzari Dabiden etchea Jaunaren aitzinean gothor egonen da,

27 Ceren çuc, armadetaco Jauna, Israelgo Jaincoa, jaquinsun eguin baituçu çure cerbitzariaren beharria, erranez: Etche bat eguinen darotzut. Horren gatic çure cerbitzariac kausitu du bere bihotza, çuri othoitz huntaz othoitz eguiteco.

28 Orai beraz, Jainco Jauna, Jaincoa çare, eta çure hitzac içanen dira eguiac; ecen çuc erran diozcatzu gauça on horiec çure cerbitzariari.

29 Has çaite beraz eta benedica çaçu çure cerbitzariaren etchea, bethi gucian çure aitzinean içan dadien; ceren çu minçatu baitzare, Jainco Jauna, eta çure benedicioneaz benedicatua içanen baita egun eta bethi çure cerbitzariaren etchea.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24