2 Erregueac 14 BHNT

1 Bada, Joabec, Sarbiaren semeac, eçaguturic erregueren bihotza Absalomen alderat bihurtua cela,

2 Thecuara norbait igorri çuen eta handic erakarri çuen emaztequi çuhur bat; eta erran cioen: Eguiçu dolamenetan bacina beçala, jaunz çaçu doluco soina eta etzaitecela olioz gançu, aspaldian hil bat deithoratzen duen emaztequia iduri içan cedinçat.

3 Eta sar çaiteci erregueren aitzinera, eta minçatuco çaizquio hunelaco hitzetan. Eta Joabec ahoan eçarri ciozcan solasac.

4 Thecuar emaztequia sarthu cenean beraz erregueren gana, erori cen lurrera haren aitzinean, adoratu çuen eta erran cion: Erregue, beguira neçaçu.

5 Eta erreguec erran çaroen: Cer eguiteco duin? Hunec ihardetsi çuen: Ai! emaztequi alhargun bat naiz; ecen hil çait ene senharra.

6 Eta çure nescatoac bi seme cituen; elkarren artean samurtu dira landan, eta nihor etzen debeca cetzaqueenic; eta batec jo du bercea eta hil içan du.

7 Eta huna non çure nescatoaren contra jaiquiric, ahaidego guciac erran duen: Iguçu bere anaiaren jotzailea, bera hil deçagun hil duen anaiaren biciarençat, eta xahu deçagunçat premua. Eta bilhatzen dute guelditu çaitan inharraren hilcea, ecezta ditecen ene senharraren icena eta haren ondoregoa lurraren gainean.

8 Erreguec emaztequiari erran cioen Çoaz çure etcherat, eta nic manuac emanen ditut çuretzat.

9 Thecuar emaztequiac ihardetsi cioen: Erregue ene jauna, gaizquia ene gainean eta ene aitaren etchearen gainean içan bedi; bainan erregue eta bere tronua içan beitez garbi.

10 Eta erreguec erran çuen: Ene aitzinera erakar çaçu jaçarrico darotzuna, eta ez du guehiago eguinen çure uquitzera.

11 Emaztequiac erran çuen berriz Erregue orhoit bedi bere Jainco Jaunaz, odolaren asperceco ahaideac berha ez ditecen, eta ez deçaten hil ene semea. Erreguec ihardetsi çuen: Ala Jauna! lurrera ile bat ez baita çure semearen burutic erorico.

12 Emaztequiac erran çuen beraz: Çure nescatoac ene jaunari hitz bat erran ahal beço. Dabidec erran cioen: Minça çaite.

13 Erreguec atheratu du solas hori, eta nolaz populuaren contra asmatu du berce gauça hau, non bekatu eguiten baitu eta bereetaricaco iraicia bihurrarazten ez baitu?

14 Guciac hilcen gare, eta lurrean barraiatzen gare bihurcen ez diren urac beçala: Jaincoac ez du nahi arima bat gal dadien, bainan luçacor da, beldurrez arras gal dadien hastandua dena.

15 Orai ethorri naiz beraz, ene erregue jaunari populuaren aitzinean solas horren erratera. Eta çure nescatoac erran du Minçatuco natzaio erregueri, hea nolazbait erreguec eguinen duen bere nescatoaren errana.

16 Erreguec beharria eman du bere nescatoaren atheratzeco, Jaunaren primançatic ni eta ene semea batean eceztatu nahi guintuzten gucien escutic.

17 Erran beça beraz çure nescatoac Ene erregue jaunaren hitza bethe bedi sacrificio bat beçala. Ecen, nola Jaincoaren ainguerua, hala da ene erregue jauna, ceina ez solas eztiac, ez borthitzac ez baitute kordocatzen; hargatic da çurequin çure Jainco Jauna.

18 Eta ihardestean erreguec erran cioen emaztequiari: Ez beçadaçu gorde galdatzen darotzudan gauça. Eta emaztequiac erran cioen: Minça çaite, erregue ene jauna.

19 Joaben escua ez othe da çurequin hautan orotan? Emaztequiac ihardetsi çuen eta erran: Arimaz eguia, ene erregue jauna, ez da ez escuin, ez ezquer ene erregue jaunari eman diozcadan hautaric orotaric; ecen çure cerbitzari Joabec berac manatu darot, eta berac eçarri ditu solas hauquiec guciac çure nescatoaren ahoan.

20 Solas hunen itchura itzul neçan, Joab çure cerbitzariac manatu darot hori: bainan çu, oi ene erregue jauna, Jaincoaren aingueruac duen beçala çuhurcia, çuhur çare gauça gucien aditzeco lurraren gainean.

21 Eta erreguec erran cioen Joabi: Jabalia naiz, eta onhetsi dut çure solasa; çoaz beraz eta itzularaz çaçu Absalom, ene semea.

22 Eta lurrerat ahuspez eroriric, Joabec adoratu çuen eta erregue benedicatu; eta Joabec erran çuen: Egun çure cerbitzariac eçagutu du, gracia aurkitu dudala çure aitzinean, ene erregue jauna; ecic onhetsi duçu çure cerbitzariaren hitza.

23 Joab jaiqui cen beraz, Jesurrera goan cen eta Jerusalemera erakarri çuen Absalom.

24 Bainan erreguec erran çuen: Bere etchera bihur bedi, eta ez beça ikus ene beguithartea. Hargatic Absalom itzuli cen bere etchera eta etzuen ikusi erregueren beguithartea.

25 Bada Israel gucian etzen guiçon bat Absalom beçain ederra eta ongui irazquia cenic; oinetic bururaino etzen haren baithan errateco bakar bat.

26 Eta ileac mozten cituenean (urthean behin mozten cituen, ilaiac nekatzen çuelacotz), haren buruco ileec phisatzen çuten berrehun siclo, phisu eçagutura.

27 Bada, Absalomi sorthu citzaizcon hirur seme, eta alaba bat, Thamar deitzen cena eta irazqui ederrecoa.

28 Absalom egotu cen Jerusalemen bi urthe, eta etzuen ikusi erregueren beguithartea.

29 Hargatic igorri çuen Joaben gana, hura bidalceco erregueren aitzinera. Joabec etzuen nahi içan goan Absalomen gana. Eta Absalomec igorri çuenean bigarren aldico Joaben gana, Joab etzitzaion goan nahi içan.

30 Absalomec erran cioten bere cerbitzariei: Badaquiçue, ene landaren aldean Joaben landa garagar-uzta duena: çoazte beraz eta su emoçue. Absalomen cerbitzariec su eman cioten beraz uztari. Eta Joaben cerbitzariac ethorriric, soinecoac hautsiric, erran çuten: Absalomen cerbitzariec erre dute landaren çathi bat.

31 Eta Joab jaiqui cen, eta ethorri cen Absalomen gana eta erran çuen: Cergatic çure cerbitzariec erre dute ene uzta?

32 Absalomec ihardetsi cioen Joabi: Bidali içan dut çure gana, othoiztuz ethor cintecen ni gana, çu igorceco erregueri eta hari errateco: Certaco ethorri naiz Jesurretic? hobe nuqueen han egonic; errequeitzen çaitut beraz ikus deçadan erregueren beguithartea. Baldin oraino orhoit bada ene gaizquiaz, hil beneça.

33 Hargatic, erregueren aitzinera aguerturic, Joabec ekarri ciozcan horiec guciac. Eta Absalom deithua içan cen eta aguertu cen erregueren aitzinera; lurrari ahuspez adoratu çuen Dabiden aitzinean; eta erreguec musu eman cioen Absalomi.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24