2 Erregueac 9 BHNT

1 Eta Dabidec erran çuen: Uste duçue norbait guelditu dela Saulen etchetic, urricalmendutan har deçadan Jonathasen gatic?

2 Bada, bacen Saulen etcheco guiçon bat Siba deitzen cena. Erreguec bere gana deithuric, erran çaroen: Çu çare Siba? Eta harec ihardetsi çuen: Ni naiz, çure muthil.

3 Eta erreguec erran çuen: Ez othe da norbait guelditzen Saulen etchetic, harequin eguin deçadan Jaincoaren urricalpena? Sibac erregueri erran çaroen: Guelditzen da Jonathasen seme bat, çangoz herbala.

4 Eta erreeguec erran çuen: Non da? Sibac erregueri ihardetsi çaroen: Huna, Maquir, Amielen semearen etchean da Lodabarren.

5 Dabid erregueac igorri çuen beraz eta Lodabarretic erakarraraci çuen hura, Maquir Amielen semearen etchetic.

6 Bada, Saulen seme, Jonathasen semea, Miphiboseth, Dabiden gana ethorri cenean, ahuspez erori eta adoran eman cen. Eta Dabidec erran çaroen: Miphiboseth? Hunec ihardetsi çuen: Huna çure muthila.

7 Dabidec erran çaroen: Ez içan beldurric, ceren çure gainera ekarrico baitut ene urricalmendua çure aita Jonathasen cariaz; bihurtuco darozquitzut çure aitaso Saulen lurrac oro, eta çuc oguia ene mahainean janen duçu bethi.

8 Miphibosethec adoratuz ihardetsi çaroen: Nor naiz ni çure muthila, ni beçalaco çakur hil bati beguiratu baitioçu?

9 Hargatic Dabidec deithu çuen Siba, Saulen muthila, eta erran çaroen: Çure nausiaren semeari eman diozcat Saulenac içan diren gauça guciac eta haren etche gucia.

10 Lant çoçue beraz lurra çuc, çure semeac eta çure sehiec; eta çure nausiaren semeari jatecoac ekarrico diozcatzu haz dadiençat: bainan Miphibosethec, çure nausiaren semeac ene mahainean janen du bethi oguia. Bada, Sibaren semeac hamaborz baciren, eta sehiac hogoi.

11 Eta Sibac erregueri erran çaroen: Erregue ene jauna, nola çure muthilari manatu baitioçu, hala eguinen du çure muthilac; eta Miphibosethec ene mahainean janen du, erregueren semeetaric batec beçala.

12 Bada Miphibosethec baçuen seme bat haurttoa, Mica deitzen cena: Sibaren etche guciac, berriz, cerbitzatzen çuen Miphiboseth.

13 Eta Miphibosethec bere egoitza Jerusalemen eguiten çuen, ceren bethi erregueren mahainean janen baitzuen, eta cen bi çangoetaric maingu.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24