1 Hauquiec dira, berriz, Dabiden azquen hitzac. Erran du Dabidec, Isairen semeac, erran du guiçonac, Jacoben Jaincoaren cristo eçarria içatu denac, Israelgo maniurrari handiac:
2 Jaunaren izpiritua ene ahoz minçatu da, haren hitzac ene mihian içatu dira.
3 Israelgo Jaincoa minçatu çait, Israelgo hazcarrac erran darot: Çucentasunean eta Jaincoaren beldurrean erreguina bedi guiçonen gainean erreguinatzen dena.
4 Iduri argui-beguia, iguzquia jaiquitzen denean, goicean lanhoric gabe dirdiratzen du, uritean lurretic sorcen den belharra du iduri.
5 Ene etchea Jaincoa baithan etzen hambatecoa, Jaunac enequin eguin ceçançat patu bat bethierecoa, gucien artean sendoa eta ecin kordocatua. Ecen hura içan da ene gueriça gucia, eta ene nahia; eta nahicunderic ez dut içan, burutu ez dudanic.
6 Bainan legue hausleac iraicico dira escuz kencen ez diren elhorriac beçala.
7 Eta norbaitec hequiec uquitu nahi baditu, escura har betza burdin-haiotza eta çurezco macoa, eta sutan eçarriric laharrac erreac içanen dira ezdeustu arteo.
8 Huna Dabiden hazcarren icenac. Alkian jarcen cena, hiruren arteco buruçagui guciz çuhurra, çureco biphi guciena iduri çuelaric, çorci ehun guiçon hil cituen oldar-aldi batez.
9 Haren ondotic, haren aitaldeco osabaren semea, Eleaçar Ahoharra, Filistindarrec escarnio eguin çutenean, eta guducatzeco bildu cirenean Dabidequin ciren hirur hazcarren erdicoa.
10 Eta Israelgo guiçonei nausitu cirenean, bera guelditu cen eta Filistindarrac jo cituen, escua ethendu arteo, ezpataren gainean gogortu citzaioen arteo; eta Jaunac itzurpen handia eguin çuen egun hartan; eta populu ihes goan cena, bihurtu cen hilei buluzquinen kencera.
11 Haren ondotic heldu cen Sema, Ayeren semea, Araricoa. Filistindarrac bildu ciren campetara: bacen han landa bat dilistaz bethea; eta populuac Filistindarren aitzinetic ihes eguin çuenean,
12 Hura guelditu cen landaren erdian, çaindu çuen eta jo cituen Filistindarrac; eta Jaunac itzurpen handia eguin çuen.
13 Berce behin lehenago jautsi ciren hirurac, hogoi eta hamarren artean lehembicico cirenac, eta uztaroan Dabiden gana ethorri ciren Odolamgo cilhora, eta Filistindarrac ciren campatuac Diganteen haranean.
14 Dabid gazteluan cen; eta orduan Filistindarren campac Bethlehemen ciren.
15 Dabidec guticia bat içatu çuen, eta erran çuen: Oi norbaitec eman baleçat Bethlehemgo athearen aldean den urteguico uretic edatera!
16 Hirur hazcarrac jauci ciren beraz Filistindarren campetara, atheratu çuten ura Bethlehemgo urteguitic, athearen aldean cenetic, eta Dabidi ekarri cioten; hunec ordean etzuen nahi içan edan, bainan Jaunari ixuri çaroen,
17 Cioelaric: Jaunac beguira beneça horren eguitetic! edan behar othe nuque goan diren guiçon horien odola eta biciaren mentura? Etzuen beraz edan nahi içatu. Hori eguin çuten hirur guciz hazcarrec.
18 Eta Abisai, Sarbiaren seme Joaben anaia, cen hiruren buruçagui. Harec alchatu çuen bere lança hirur ehun guiçonen contra eta hil cituen. Aiphu handitan cen hiruren artean,
19 Deithatuena hiruren artean, eta hequien buruçaguia, bainan hirur lebembicico hequien bardinera etzen heldu içan.
20 Banaias Capseelgoac, guiçon guciz hazcar Joiadaren semeac, eguinça handiac atheratu cituen: berac hil cituen Moabeco bi lehoinac; eta elhurte batez, urtegui baten erdira jautsiric, lehoin bat hil içan çuen.
21 Harec berac hil çuen eguiptoar guiçon bat, ikustecoa cena eta lança escuan çaducana. Eguiptoarrari goanic cigor bat escuan, lança borchaz kendu cioen, eta bere lançaz hil içan çuen.
22 Horiec eguin cituen Banaiasec, Joiadaren semeac.
23 Eta aiphatua cen hogoi eta hamarren arteco hirur hazcar deithatuenetan: halere etzen heldu lehembicico hiruretara, Dabidec hartu çuen bere conseilari ixilçat.
24 Hogoi eta hamarretan ciren Asael, Joaben anaia; haren aitaldeco osabaren semea, Elehanam Bethlehemgoa;
25 Sema Harodicoa, Elica Harodicoa,
26 Heles Phalticoa, Hira, Accesen seme Thecuarra;
27 Abiecer Anathothecoa, Mobonai Husaticoa,
28 Selmon Ahoharra, Maharai Netophatharra,
29 Heled, Baanaren semea, hura ere Nethophatharra; Ithai, Erribaien semea, Benjaminen semeen Gabaathecoa;
30 Banaia Pharathonarra, Hedai Gaasco errecacoa,
31 Abialbon Arbatharra, Beromico Azmabeth,
32 Salabonico Eliaba, Jonathan, Jasenen semea;
33 Sema Ororicoa, Ayam Arortarra, Sararren semea;
34 Elipheleth, Aasbai Macatiarren semea; Eliam Jeloarra, Aquitophelen semea;
35 Hefrai Carmelecoa, Pharai Arbicoa,
36 Igaal Sobacoa, Nathanen semea; Boni Gadicoa,
37 Selec Amonicoa, Naharai Berotharra, Sarbiaren seme Joaben ezcutaria;
38 Ira Jethritarra, Gareb, hura ere Jethritarra;
39 Urias Hethearra; orotara hogoi eta hamaçazpi.