1 Aquitophelec erran cioen beraz Absalomi: Hautatuco ditut hamabi mila guiçon, eta jaiquiric goanen naiz gaur Dabiden ondotic;
2 Eta jauzten naicelaric haren gainera (ecen nekatua da eta indar gabe), joco dut; eta harequin den populu gucia ihesari emanen denean, erregue joco dut bere asalduan.
3 Eta populu gucia guibelerat erakarrico dut, guiçon bakar bat bihurcen ohi den beçala; ecic çuc bilhatzen duçuna guiçon bat da, eta populu gucia baquean içanen da.
4 Solas hori Absalomen eta Israelgo çaharrenen gucien gogaraco içatu cen.
5 Bizquitartean Absalomec erran çuen: Deith çaçue Cusai Araquitarra, eta dugun adi cer erranen duen harec ere.
6 Eta Cusai ethorri cenean Absalomen gana, Absalomec erran cioen: Hunelaco solasa atheratu du Aquitophelec; eguin behar dugu, ala ez? cer dioçu?
7 Cusaic ihardetsi cioen Absalomi: Ez da ona Aquitophelec oraicoan eman duen conseilua.
8 Eta Cusaic erran çuen berriz: Çuc eçagutzen duçu çure aita, eta badaquiçu harequin diren guiçonac hazcarrenetaric direla, eta gogoa mindua, umeac galduric oihanean errabiatua dabilan harz ama bat iduri; eta çure aita ere guiçon guerlaria da, eta ez da baratuco populuarequin.
9 Beharbada orai gordea dago cilhoca batean, edo bereci duqueen leku batean; eta hastetic çureetaric norbait xahutzera heldu bada, guciec adituco dute, eta erranen dute: Sarrasqui bat eguina içan da Absalomi jarraiquitzen cen populuan.
10 Orduan hazcarrenac berac, lehoinac beçalaco bihotza dutenac, icialdurac erkituco ditu; ecen Israelgo populu guciac badaqui çure aita bihozduna dela, eta bihozdunac direla harequilaco guciac.
11 Bainan ene idurico hau da ona: Israel gucia çure gana bil bedi Danetic Bersitheeraino, ecin konda ditaqueen itsasoco legarra beçala: eta çu içanen çare hequien erdian.
12 Eta jaucico gare Dabiden gainera kausituco den edocein lekutan; eta estalico dugu, ihinça lurrerat erorcen ohi den beçala, eta harequin diren guiçonetaric ez dugu utzico bat bakarra ere.
13 Hiri cembaitetara sarthua bada, Israel guciac hiri hura sokaz inguratuco du eta errecara ambilduco dugu, hartaric harri-cozcor bat ere ez dadien kausi.
14 Eta Absalomec eta Israelgo guiçon guciac erran çuten: Cusai Araquitarraren oharmena hobea da Aquitophelena baino. Bada, Jaunaren nahiaz urmariatua içan cen Aquitophelen asmu ona, Jaunac Absalomen gainera erakar ceçan çorigaitza.
15 Eta Cusaic erran cioten Sadoc eta Abiathar aphecei: Hulaco eta hulaco conseilua Aquitophelec eman diote Absalomi eta Israelgo çaharrei; eta nic holaco eta holacoa eman dut.
16 Orai beraz igorraçue berehala, eta gaztia çoçue Dabidi, dioçuelaric: Ez becedi gau hau gueldi mortuco celhaietan, bainan luçamenic gabe iragan çaite, beldurrez-eta erregue gal dadien, eta harequin den jendea ere bai.
17 Bada, Jonathas eta Aquimaas Erroielgo ithurriaren ondoan çauden; nescato bat goan cen eta berria heldu cioten, eta hauquiec bideari eman ciren haren eramateco erregue Dabidi, ecen etzitazqueen ikusiac içan eta ecin sar citazqueen hirian.
18 Bizquitartean muthil batec ikusi cituen, eta erran cioen Absalomi; bainan hauquiec urhatsa çalhuturic, sarthu ciren Bahurimen guiçon baten etchean, ceinac baitzuen bere etche-sarcean phutzu bat, eta haren barnera jautsi içan ciren.
19 Etcheco emaztequiac, berriz, hartu çuen saihal bat, eta hedatu çuen phutzuaren ahoan, garagarra idorrarazten balu beçala; eta hola gauça gordea içan cen.
20 Absalomen guiçonac ethorri cirenean etchera, emaztequiari erran cioten: Non dira Aquimaas eta Jonathas? Eta emaztequiac ihardetsi cioten: Ur xorta bat dastatu-eta, iragan dira çalhuqui. Eta etzituztenean kausitu, bilhariac itzuli ciren Jerusalemera.
21 Goan cirenean, hauquiec igan ciren phutzutic, eta bideari joric, berria ekarri cioten Dabidi eta erran: Xuti çaizte eta hibaia iragan çaçue, ceren hunelaco conseilua eman baitu Aquitophelec çuen contra.
22 Dabid jaiqui cen beraz eta harequin cen populu gucia ere, eta Jordanea iragan çuten arguitu artean; eta bakar bat ere etzen guelditu hibaia iragan etzuenic.
23 Bada Aquitophelec, ikusiric eguitecoa etzela haren erranetic goan, harbalda eçarri cioen bere astoari, jaiqui cen eta goan bere etchera eta bere hirira, eta bere eguitecoac xuxenduric, urkatuz hil cen, eta ehorcia içan cen bere aitaren hobian.
24 Bada, Dabid ethorri cen campetara, eta Absalomec iragan çuen Jordanea, berac eta Israelgo guiçon guciec harequin.
25 Absalomec Amasa eçarri çuen Joaben orde armadaren buruan. Amasa cen Jetra deitzen cen Jefraeldar guiçon baten semea; Jetra ezcondua cen Naasen alaba Abigailequin, ceina baitzen Sarbiaren ahizpa eta Sarbia Joaben ama.
26 Eta Israel campatu cen Absalomequin Galaadeco lurrean.
27 Eta Dabid campetara ethorri cenean, Subi, Naasen semeac, Errabath Amongoac; Amihelen seme, Maquir Lodabarrac, eta Bercelai Erroielim Galaadecoac
28 Escaini ciozcaten oheac, saihalac, lurrezco unciac, oguia, garagarra, irina, garagar xigorra, baba, dilista, ilhar friguitua,
29 Eztia, burra, ardiac eta aratche guicenac; eta Dabidi eta harequin cen jendeari eman cioten jatera; ecen burura ethorri citzaioeten, populua mortuan gosez eta egarriz ahitua citaqueela.