1 Bada, guerthatu cen, Saul hil ondoan, Dabid itzuli cela Amalequen sarrasquitic, eta bi egun egotu cela Siceleguen.
2 Eta hirugarren egunean aguertu cen guiçon bat Saulen campetaric heldu cena, soinecoac xehaturic eta burua herrautsez estalia; eta Dabiden aitzinera ethorri cenean, ahuspez erori cen eta adoratu çuen.
3 Eta Dabidec erran cioen: Nondic heldu çare? Ihardetsi cioen: Israelgo campetaric ihes eguin dut.
4 Dabidec erran cioen: Cer guerthatu da? erradaçu. Hunec ihardetsi çuen: Populuac gudutic ihesari eman du, eta hainitzac populutic hilac erori içan dira; eta Saul ere eta Jonathas haren semea hilac dira.
5 Eta Dabidec erran cioen berria ematen cioen guiçon-gazteari: Nondic daquiçu Saul eta Jonathas haren semea hilac direla?
6 Berria ekarcen çuen guiçon-gazteac ihardetsi çuen: Guerthatu naiz Jelboeco mendira goatera, eta Saul bere lançaren gainean bermatua çagoen. Bada, orga-lasterrac eta çaldizcoac hurbilcen hari citzaizcon.