13 Eta Dabidec berria ekarri cioen guiçon-gazteari erran cioen: Nongoa haiz? Hunec ihardetsi çuen: Guiçon arrotz amalectar baten semea naiz.
14 Eta Dabidec erran cioen: Nolaz ez haiz lotsatu hire escua hedatzeaz Jaunaren cristoren hilceco?
15 Eta Dabidec deithuric bere cerbitzarietaric bat, erran cioen: Athor, jauz haquio gainera. Hunec jo çuen Amalectarra, eta hil.
16 Era Dabidec hari erran cioen: Hire odola hire gain, ecen hire ahoa hire contra minçatu duc, erratean: Nic hil dut Jaunaren cristo.
17 Guero Dabidec deithorea Saulen gainean eta haren seme Jonathasen gainean hunelaco hitzez eguin çuen.
18 (Eta manatu çuen Judari bere semeei arrambelan irakats ceçoten, Justuen liburuan iscribatua den beçala.) Eta erran çuen: Oi Israel, orhoit bequizquitzu çure bizcar gainetan sarrasquituric hil direnac.
19 Israel, aiphu handitacoac çure mendietan içan dira hilac: nola erori dira hazcarrac?