19 Israel, aiphu handitacoac çure mendietan içan dira hilac: nola erori dira hazcarrac?
20 Berautzue heda berria Jethen, berautzue barraia Ascaloneco carrica-izquinetan, beldurrez boz ditecen Filistindarren alabac, beldurrez ingurebaquigabeen alabac jauz ditecen bozcarioz.
21 Jelboeco mendiac, ez ihinça, ez uria ez beitez eror çuen gainera, eta çuen landac ez beitez içan picainetacoac; ceren han içan den arthiquia hazcarren erredola, Saulen erredola, Saul olioaz gançutua içan ez balitz beçala.
22 Hilen odoletic, hazcarren guicenetic, Jonathasen guecia ez da egundaino guibelerat itzuli, eta Saulen ezpata ez da alferric bihurtu.
23 Saul eta Jonathas maithagarri eta eder beren bicitzean, heriotzean ere ez dira bereciac içatu. Arranoac baino lasterragoac ciran, eta lehoinac baino borthitzagoac.
24 Israelgo nescatchac, nigar eguiçue Saulen gainean, ceinac escarlataz jaunzten baitzintuzten gogoen erdian, ceinac urhezco edergailuac ekarcea baitzaizquitzuen çuen aphainceco.
25 Hazcarrac nola erori dira guduan? nola hil içan da Jonathas çure bizcar gainetan?