3 Eta Dabidec erran cioen: Nondic heldu çare? Ihardetsi cioen: Israelgo campetaric ihes eguin dut.
4 Dabidec erran cioen: Cer guerthatu da? erradaçu. Hunec ihardetsi çuen: Populuac gudutic ihesari eman du, eta hainitzac populutic hilac erori içan dira; eta Saul ere eta Jonathas haren semea hilac dira.
5 Eta Dabidec erran cioen berria ematen cioen guiçon-gazteari: Nondic daquiçu Saul eta Jonathas haren semea hilac direla?
6 Berria ekarcen çuen guiçon-gazteac ihardetsi çuen: Guerthatu naiz Jelboeco mendira goatera, eta Saul bere lançaren gainean bermatua çagoen. Bada, orga-lasterrac eta çaldizcoac hurbilcen hari citzaizcon.
7 Eta guibelerat itzuliric, ikusi nau eta deithu. Ihardetsi diodanean: Huna non naicen,
8 Erran darot: Nor haiz hi? Eta ihardetsi diot: Amalectarra naiz.
9 Eta erran darot: Jar haquit gainean eta hil neçac, ceren oinhaceac bainaduca, eta ene bici gucia enequin da oraino.