11 Uriasec ihardetsi çaroen Dabidi: Jaunaren arka, eta Israel, eta Juda olhetan daudeci, eta Joab ene nausia, eta ene jaunaren cerbitzariac lurraren gainean egoten dira; eta ni sarthuco naiz ene etchera jatera eta edatera; eta lo eguinen dut ene emaztearequin? çure biciaz eta çure arimaco biciaz, ez dut holacoric eguinen.
12 Dabidec erran çaroen beraz Uriasi: Çaude hemen egun ere, eta bihar igorrico çaitut. Uriasec egun hura eta biharamuna eman cituen Jerusalemen.
13 Dabidec deithu çuen bere aitzinean jatera eta edatera, eta hordiaraci çuen. Arratsean ilkiric, Uriasec bere ohean lo eguin çuen bere jaunaren berce cerbitzariequin, eta etzen bere etchean sarthu.
14 Goiça ethorri cen beraz, eta Dabidec gutun bat eguin cioeten Joabi, eta Uriasen escuz igorri çuen,
15 Gutunean iscribatzen çuelaric: Eçar çaçue Urias guerlan, gudua hazcarrenic den toquian, eta han utz çaçue, joa içanic hil dadiençat.
16 Beraz Joabec hiria sethioan çaducalaric, Urias eçarri çuen non-ere baitzaquien cirela guiçonic borthitzenac.
17 Eta guiçonac hiritic atheraturic guducatzen ciren Joaben contra, eta Dabiden cerbitzarien armadatic içan ciren hilac erori cirenac, eta Urias Hethearra ere hil içan cen.