17 Eta guiçonac hiritic atheraturic guducatzen ciren Joaben contra, eta Dabiden cerbitzarien armadatic içan ciren hilac erori cirenac, eta Urias Hethearra ere hil içan cen.
18 Joabec igorri ciozcan beraz Dabidi guduco berri guciac.
19 Eta berri-eramaileari manatu çaroen, cioelaric: Guerlaco solas guciac akabatu diozquetzunean erregueri,
20 Ikusten baduçu samurcen dela, eta erraten badu: Certaco hurbildu çarete harrasiari guducatzeco? ala ez daquiçue hainitz gueci harrasi gainetic arthiquitzen dela?
21 Norc jo çuen Abimelec, Jerobaalen semea? Etzen emaztequi bat içan ihara-harri pusca bat haren gainera harrasitic arthiqui çuena, eta hura Thebesen hil çuena? certaco hurbildu çarete harrasiaren ondora? erranen duçu: Urias Hethearra ere, çure cerbitzaria, hil içan da.
22 Berri-eramailea abiatu cen beraz, ethorri cen eta Dabidi erran ciozcan Joabec manatu guciac.
23 Eta berriquetariac erran çaroen Dabidi: Etsaiac nausitu çaizquigu, eta atheratu dira gure contra campora: Guc ordean oldar eguinic, jarraiqui gatzaizquiote hirico atheraino.