19 Eta berri-eramaileari manatu çaroen, cioelaric: Guerlaco solas guciac akabatu diozquetzunean erregueri,
20 Ikusten baduçu samurcen dela, eta erraten badu: Certaco hurbildu çarete harrasiari guducatzeco? ala ez daquiçue hainitz gueci harrasi gainetic arthiquitzen dela?
21 Norc jo çuen Abimelec, Jerobaalen semea? Etzen emaztequi bat içan ihara-harri pusca bat haren gainera harrasitic arthiqui çuena, eta hura Thebesen hil çuena? certaco hurbildu çarete harrasiaren ondora? erranen duçu: Urias Hethearra ere, çure cerbitzaria, hil içan da.
22 Berri-eramailea abiatu cen beraz, ethorri cen eta Dabidi erran ciozcan Joabec manatu guciac.
23 Eta berriquetariac erran çaroen Dabidi: Etsaiac nausitu çaizquigu, eta atheratu dira gure contra campora: Guc ordean oldar eguinic, jarraiqui gatzaizquiote hirico atheraino.
24 Eta harrasi gainetic arrambelariec gueciac arthiqui dituzte çure cerbitzariei; erregueren cerbitzarietaric cembait hilac içan dira, eta Urias Hethearra ere, çure cerbitzaria hila da.
25 Dabidec erran çaroen berriquetariari: Hau erroçu Joabi: Gauça horrec ez beçaitza harri; guerlac ecen asco aldarte ditu; ezpatac batean hau xahutzen du, eta bercean hori. Hiriaren contra hascar çatzu çure guerlariac haren xahutzeco, eta gogoa bero çoçute.