2 Horiec hola çoacelaric, Dabid guerthatu cen bere ohetic jaiquitzera egüerdi ondoan, eta harat-hunaca çabilan erregue etcheco çabalçan; eta bere parrean ikusi çuen emaztequi bat mainhatzen hari cela bere çabalçan: bada, emaztequi hura hainitz cen ederra.
3 Erreguec igorri çuen beraz jaquitera nor cen emaztequi hura. Berria ekarri cioten hura cela Bethsabee, Eliamen alaba, Urias Hethearraren emaztea.
4 Dabidec guiçonac igorriric, erakarri çuen; eta jaureguira sarthu cenean, erreguec lo eguin çuen harequin; eta Bethsabee berehala sainduetsi cen bere lohiqueriatic.
5 Eta bere etchera bihurtu cen içorra guerthaturic. Eta berria bidali çaroen Dabidi, eta erran çuen: Içorra guerthatu naiz.
6 Bada, Dabidec norbait igorri çuen Joaben gana, cioelaric: Bidal diçadaçu Urias Hethearra. Eta Joabec Urias igorri çaroen Dabidi.
7 Eta Urias ethorri cen Dabiden gana. Dabidec galdatu çaroen hea ongui ciren Joab eta populua eta nola cihoan guerla.
8 Eta Dabidec erran çaroen Uriasi: Çoaci çure etchera eta garbi çatzu çangoac. Urias ilki cen erregueren etchetic, eta ondotic igorria içan citzaioen erregueren jatecotic.