6 Bada, Dabidec norbait igorri çuen Joaben gana, cioelaric: Bidal diçadaçu Urias Hethearra. Eta Joabec Urias igorri çaroen Dabidi.
7 Eta Urias ethorri cen Dabiden gana. Dabidec galdatu çaroen hea ongui ciren Joab eta populua eta nola cihoan guerla.
8 Eta Dabidec erran çaroen Uriasi: Çoaci çure etchera eta garbi çatzu çangoac. Urias ilki cen erregueren etchetic, eta ondotic igorria içan citzaioen erregueren jatecotic.
9 Bainan Uriasec erregueren jaureguico athe aitzinean lo eguin çuen bere nausiaren berce cerbitzariequin, eta etzen goan bere etchera.
10 Eta berria ekarri çaroeten Dabidi, ciotelaric: Urias ez da bere etchean içatu. Eta Dabidec Uriasi erran çaroen: Etzare bidetic heldu? certaco etzare goan çure etchera?
11 Uriasec ihardetsi çaroen Dabidi: Jaunaren arka, eta Israel, eta Juda olhetan daudeci, eta Joab ene nausia, eta ene jaunaren cerbitzariac lurraren gainean egoten dira; eta ni sarthuco naiz ene etchera jatera eta edatera; eta lo eguinen dut ene emaztearequin? çure biciaz eta çure arimaco biciaz, ez dut holacoric eguinen.
12 Dabidec erran çaroen beraz Uriasi: Çaude hemen egun ere, eta bihar igorrico çaitut. Uriasec egun hura eta biharamuna eman cituen Jerusalemen.