36 Eta hura minçatzetic guelditu orduco, erregueren semeac ere aguertu ciren, eta sarcean oihuz eta nigarrez hasi ciren; erreguec ere eta haren cerbitzari guciec nigar eguin çuten marrasca guciz handitan.
37 Bada, ihes eguinic Absalom goan cen Amiuden seme Tholomai, Jesurreco erregue gana. Eta Dabidec egun oroz deithoratu çuen bere semea.
38 Absalom, berriz, ihes eguin eta Jesurrera goan ondoan, han egotu cen hirur urthez.
39 Eta erregue Dabid baratu cen haren ondotic ibilcetic, ceren goçatu baitzaroen Amnonen heriotzeco mina.