24 Bainan erreguec erran çuen: Bere etchera bihur bedi, eta ez beça ikus ene beguithartea. Hargatic Absalom itzuli cen bere etchera eta etzuen ikusi erregueren beguithartea.
25 Bada Israel gucian etzen guiçon bat Absalom beçain ederra eta ongui irazquia cenic; oinetic bururaino etzen haren baithan errateco bakar bat.
26 Eta ileac mozten cituenean (urthean behin mozten cituen, ilaiac nekatzen çuelacotz), haren buruco ileec phisatzen çuten berrehun siclo, phisu eçagutura.
27 Bada, Absalomi sorthu citzaizcon hirur seme, eta alaba bat, Thamar deitzen cena eta irazqui ederrecoa.
28 Absalom egotu cen Jerusalemen bi urthe, eta etzuen ikusi erregueren beguithartea.
29 Hargatic igorri çuen Joaben gana, hura bidalceco erregueren aitzinera. Joabec etzuen nahi içan goan Absalomen gana. Eta Absalomec igorri çuenean bigarren aldico Joaben gana, Joab etzitzaion goan nahi içan.
30 Absalomec erran cioten bere cerbitzariei: Badaquiçue, ene landaren aldean Joaben landa garagar-uzta duena: çoazte beraz eta su emoçue. Absalomen cerbitzariec su eman cioten beraz uztari. Eta Joaben cerbitzariac ethorriric, soinecoac hautsiric, erran çuten: Absalomen cerbitzariec erre dute landaren çathi bat.