30 Absalomec erran cioten bere cerbitzariei: Badaquiçue, ene landaren aldean Joaben landa garagar-uzta duena: çoazte beraz eta su emoçue. Absalomen cerbitzariec su eman cioten beraz uztari. Eta Joaben cerbitzariac ethorriric, soinecoac hautsiric, erran çuten: Absalomen cerbitzariec erre dute landaren çathi bat.
31 Eta Joab jaiqui cen, eta ethorri cen Absalomen gana eta erran çuen: Cergatic çure cerbitzariec erre dute ene uzta?
32 Absalomec ihardetsi cioen Joabi: Bidali içan dut çure gana, othoiztuz ethor cintecen ni gana, çu igorceco erregueri eta hari errateco: Certaco ethorri naiz Jesurretic? hobe nuqueen han egonic; errequeitzen çaitut beraz ikus deçadan erregueren beguithartea. Baldin oraino orhoit bada ene gaizquiaz, hil beneça.
33 Hargatic, erregueren aitzinera aguerturic, Joabec ekarri ciozcan horiec guciac. Eta Absalom deithua içan cen eta aguertu cen erregueren aitzinera; lurrari ahuspez adoratu çuen Dabiden aitzinean; eta erreguec musu eman cioen Absalomi.