1 Beraz, horiez gueroztic, Absalomec eguin çuen orga-laster bat, eta hartu cituen çaldizcoac eta berrogoi eta hamar guiçon haren aitzinean goaten cirenac.
2 Eta goicean jaiquiric, egoten cen athe aitzinean, eta eguiteco çuten guiçonac, erregueri justiciaren galdatzera ethorceco, bere gana deitzen cituen eta erraten cioten: Cein hiritaco çare? Harec ihardestean erraten çuen: Çure cerbitzaria da Israelgo hulaco leinucoa.
3 Eta Absalomec erraten cioen: Çure solasac onac eta çucenac iduritzen çaizquit. Bainan ez da nihor çure ençuteco erreguez eçarriric. Eta erraten çuen:
4 Norc eçarrico nau juie lurrean, ene gana ethor ditecen eguiteco duten guciac, eta çucenqui juia detzadan?