10 Bada, Absalomec ikusliarrac igorri cituen Israelgo leinu gucietara, cioelaric: Aditzen duçuen beçain sarri turuten durrunda, erran çaçu: Absalom erreguetu da Hebronen.
11 Bada, Absalomequin Jerusalemetic goan ciren berrehun guiçon deithuac, bihotz laiioarequin cihoacelaric, eta gauçaren jaquitateric batere gabe.
12 Absalomec halaber erakarraraci çuen Aquitophel Siloarra Dabiden conseilaria, Jiloco bere hiritic. Eta bitimac imolatzen cituelaric, hitcharce hazcar bat eguin içan cen, ceren populua alde orotaric ethorriz berhatzen hari baitien Absalomequin.
13 Beraz, berriquetari bat Dabidi ethorri citzaioen cioelaric: Bere bihotz oroz Israel gucia jarraiquitzen çaio Absalomi.
14 Eta Dabidec erran cioten bere cerbitzari, Jerusalemen harequin cirenei: Jaiqui çaizte, ihes eguin deçagun; ez guinduque ecen Absalomen ganic itzurbideric; laster eguiçue atheratzera, beldurreceta ethorriric atzeman gaitzan, eta çorigaitza gure gainera erorraraz deçan, eta hiria jo ezpataren ahoaz.
15 Cerbitzariec erregueri erran cioten: Edocein gauça mana diaçagun gure erregue jaunac, gogotic betheco dugu guc, çure cerbitzariec.
16 Erregue ilki cen beraz oinez eta haren etche gucia ere. Erreguec utzi cituen hamar emaztequi ohaide etchearen çainceco.