21 Ethaiec erregueri ihardetsi çaroen, cioelaric: Bici bedi Jauna, eta bici bedi ene erregue jauna! edocein toquitan içan çaite±en, ene erregue jauna, ala hilean, ala bician, çure cerbitzaria han içanen da.
22 Eta Dabidec erran cioen Ethairi: Çato eta iragan çaite. Eta Ethai Jetharra iragan cen, eta harequin ciren guiçonac ere, eta gaineraco sende gucia.
23 Eta guciac nigar marrascaz hari ciren, eta populu gucia iragaiten cen. Erreguec ere iragan çuen Cedrongo erreca, eta populu gucia baçohan mortuco alderat beguiratzen duen bideaz.
24 Bada, Sadoc apheça ere ethorri cen, eta harequin lebitar guciac, Jaincoaren batasuneco arka çakartela, eta phausatu çuten Jaunaren arka; eta Abiathar igan cen, hiritic atheratu cen populu gucia bildu arteo.
25 Erreguec erran cioen Sadoqui: Hirira bihur çaçu Jaincoaren arka: baldin Jaunaren aitzinean gracia aurkitu badut, guibelerat erakarriren nau, eta berriz erakutsiren darozquit hori eta bere tabernaclea.
26 Ordean erraten badarot: Ez haiz ene gogaraco: Jaunaren nahiari nago, eguin beça ongui çaioena.
27 Eta erreguec erran cioen Sadoc apheçari: Oi ikustea, baquean itzul çaite hirira, eta Aquimaas, çure semea, eta Jonathas Abiatharren semea, çuen bi semeac çuequin içan beitez.