25 Erreguec erran cioen Sadoqui: Hirira bihur çaçu Jaincoaren arka: baldin Jaunaren aitzinean gracia aurkitu badut, guibelerat erakarriren nau, eta berriz erakutsiren darozquit hori eta bere tabernaclea.
26 Ordean erraten badarot: Ez haiz ene gogaraco: Jaunaren nahiari nago, eguin beça ongui çaioena.
27 Eta erreguec erran cioen Sadoc apheçari: Oi ikustea, baquean itzul çaite hirira, eta Aquimaas, çure semea, eta Jonathas Abiatharren semea, çuen bi semeac çuequin içan beitez.
28 Huna non gordeco naicen mortuco celhaietan, çuen ganic solas bat ene arguitzera ethor daquidan arteo.
29 Sadoquec eta Abiatharrec beraz Jaincoaren arka bihurtu çuten Jerusalemera, eta egotu ciren han.
30 Bada, Dabidec igaiten çuen Olibetaco patarra, eta igaitean nigarrez çohan ointhuts eta burua estaliric; eta harequin cen populu gucia ere burua estaliric, nigarrez igaiten cen.
31 Bada, Dabidi ekarri cioten berria Aquitophelec ere Absalomequin cin eguin çuela, eta Dabidec erran çuen: Jauna, çora çaçu, othoi, Aquitophelen oharmena.