32 Eta Dabid heldu içan cenean mendiaren bizcarrera, Jauna adoratu gogo çuen toquira, hara non ethorri citzaioen Cusai Araquitarra, soinecoa hautsiric eta burua lurrez bethea.
33 Eta Dabidec erran cioen: Baldin enequin heldu baçare, poxelu içanen çaizquit.
34 Bainan hirira bihurcen baçare, eta Absalomi erraten badioçu: Erregue, çure cerbitzari naiz; çure aitaren cerbitzari içatu naicen beçala, orobat cerbitzatuco çaitut; urmariatuco ditutzu Aquitophelen asmuac.
35 Bada çurequin ditutzu Sadoc eta Abiathar apheçac, eta erregueren etchetic adituco ditutzun solas guciac, helduco diozcatzuete Sadoc eta Abiathar aphecei.
36 Eta hequiequin dira hequien bi semeac, Aquimaas, Sadoquen semea, eta Jonathas, Abiatharren semea; eta hequietaz helduco daroztatzue adituco ditutzuen gauça guciac.
37 Beraz Cusai Dabiden adisquidea hiria ethorcearequin, Absalom ere sarthu cen Jerusalemen.