4 Norc eçarrico nau juie lurrean, ene gana ethor ditecen eguiteco duten guciac, eta çucenqui juia detzadan?
5 Bainan agur eguitera norbait hurbilcen citzaioenean, hedatzen cioen bere escua, eta lothuric musu ematen cioen.
6 Eta hola eguiten çuen Israelgo guciei, justiciara heldu cirenei, erreguez ençunac içateco, eta Israelgo guiçonen bihotzac bilcen cituen.
7 Bada, berrogoi urtheren buruan, Absalomec erran cioen Dabid erregueaqui: Goanen naiz, eta Hebronen betheco ditut Jaunari eguin diozcadan botuac.
8 Ecen çure cerbitzariac, Jesur Siriacoan celaric, botu eguin çuen erranez: Baldin Jaunac bihurrarazten banau Jerusalemera, Jaunari sacrificio bat escainico diot.
9 Eta Dabid erregueac erran cioen: Çoaz baquean. Absalom jaiqui cen eta goan cen Hebronera.
10 Bada, Absalomec ikusliarrac igorri cituen Israelgo leinu gucietara, cioelaric: Aditzen duçuen beçain sarri turuten durrunda, erran çaçu: Absalom erreguetu da Hebronen.