5 Bainan agur eguitera norbait hurbilcen citzaioenean, hedatzen cioen bere escua, eta lothuric musu ematen cioen.
6 Eta hola eguiten çuen Israelgo guciei, justiciara heldu cirenei, erreguez ençunac içateco, eta Israelgo guiçonen bihotzac bilcen cituen.
7 Bada, berrogoi urtheren buruan, Absalomec erran cioen Dabid erregueaqui: Goanen naiz, eta Hebronen betheco ditut Jaunari eguin diozcadan botuac.
8 Ecen çure cerbitzariac, Jesur Siriacoan celaric, botu eguin çuen erranez: Baldin Jaunac bihurrarazten banau Jerusalemera, Jaunari sacrificio bat escainico diot.
9 Eta Dabid erregueac erran cioen: Çoaz baquean. Absalom jaiqui cen eta goan cen Hebronera.
10 Bada, Absalomec ikusliarrac igorri cituen Israelgo leinu gucietara, cioelaric: Aditzen duçuen beçain sarri turuten durrunda, erran çaçu: Absalom erreguetu da Hebronen.
11 Bada, Absalomequin Jerusalemetic goan ciren berrehun guiçon deithuac, bihotz laiioarequin cihoacelaric, eta gauçaren jaquitateric batere gabe.