8 Ecen çure cerbitzariac, Jesur Siriacoan celaric, botu eguin çuen erranez: Baldin Jaunac bihurrarazten banau Jerusalemera, Jaunari sacrificio bat escainico diot.
9 Eta Dabid erregueac erran cioen: Çoaz baquean. Absalom jaiqui cen eta goan cen Hebronera.
10 Bada, Absalomec ikusliarrac igorri cituen Israelgo leinu gucietara, cioelaric: Aditzen duçuen beçain sarri turuten durrunda, erran çaçu: Absalom erreguetu da Hebronen.
11 Bada, Absalomequin Jerusalemetic goan ciren berrehun guiçon deithuac, bihotz laiioarequin cihoacelaric, eta gauçaren jaquitateric batere gabe.
12 Absalomec halaber erakarraraci çuen Aquitophel Siloarra Dabiden conseilaria, Jiloco bere hiritic. Eta bitimac imolatzen cituelaric, hitcharce hazcar bat eguin içan cen, ceren populua alde orotaric ethorriz berhatzen hari baitien Absalomequin.
13 Beraz, berriquetari bat Dabidi ethorri citzaioen cioelaric: Bere bihotz oroz Israel gucia jarraiquitzen çaio Absalomi.
14 Eta Dabidec erran cioten bere cerbitzari, Jerusalemen harequin cirenei: Jaiqui çaizte, ihes eguin deçagun; ez guinduque ecen Absalomen ganic itzurbideric; laster eguiçue atheratzera, beldurreceta ethorriric atzeman gaitzan, eta çorigaitza gure gainera erorraraz deçan, eta hiria jo ezpataren ahoaz.