15 Absalom, berriz, eta haren populu gucia, eta Aquitophel ere harequin, Jerusalemen sarthu ciren.
16 Eta Absalomen gana goan cenean Cusai Araquitarra, Dabiden adisquidea, erran cioen: Agur, erregue, agur, erregue.
17 Absalomec ihardetsi cioen: Hori da hire esquerra hire adisquidearen alderat? certaco ez haiz goan hire adisquidearequin?
18 Cusaiec ihardetsi cioen Absalomi: Ez, ceren hainarena içanen bainaiz, ceina hautatu baitute Jaunac eta populu hunec guciac, eta Israel guciac, eta harequin egonen naiz.
19 Bainan, hau ere erran deçadan, noren cerbitzatzera heldu naiz? ez naiz erregueren semea gana heldu? nola çure aitaren manuco içatu bainaiz, orobat içanen naiz çure manuco.
20 Bada Absalomec Aquitopheli erran cioen: Ikusaçue cer eguin behar dugun.
21 Eta Aquitophelec erran cioen Absalomi: Sar çaiteci çure aitac etchearen çaincera igorri dituen bere ohaideetara; arren-eta, Israel guciac aditzen dienean laidoztatu duçula çure aita, hequien escuac gogor ditecen çurequin.