19 Bainan, hau ere erran deçadan, noren cerbitzatzera heldu naiz? ez naiz erregueren semea gana heldu? nola çure aitaren manuco içatu bainaiz, orobat içanen naiz çure manuco.
20 Bada Absalomec Aquitopheli erran cioen: Ikusaçue cer eguin behar dugun.
21 Eta Aquitophelec erran cioen Absalomi: Sar çaiteci çure aitac etchearen çaincera igorri dituen bere ohaideetara; arren-eta, Israel guciac aditzen dienean laidoztatu duçula çure aita, hequien escuac gogor ditecen çurequin.
22 Absalomen olha hedatu çuten beraz çabalçan, eta bere aitaren ohaideetara sarthu cen Israel guciaren aitzinean.
23 Bada ordu hequietan Aquitophelec ematen cituen conseilu guciac, nahiz Dabidequin cenean, nahiz Absalomequin, ciren norbaitec Jaincoa consultatzen balu beçala.