2 Erreguec Sibari erran cioen: Cer dira horiec? Sibac ihardetsi çuen: Astoac erregueren cerbitzarien azpico, oguiac eta picoac çure muthilec jateco, eta mortuan norbait ahitzen bada, arnoa hari emateco.
3 Eta erreguec erran cioen: Non da çure nausiaren semea? Sibac erregueri ihardetsi çuen: Jerusalemen guelditu da, cioelaric: Israelgo etcheac bihurtuco darot egun ene aitaren erresuma.
4 Eta erreguec Sibari erran cioen: Çureac içan beitez Miphibosethenac ciren guciac. Eta Sibac ihardetsi çuen: Erregue, ene jauna, othoizten çaitut gracia aurki deçadan çure aitzinean.
5 Dabid erreguea ethorri cen beraz Bahurimeraino; eta hara non atheratzen cen handic Saulen etcheco ahaidegoco guiçon bat, Semei deitzen cena, Jeraren semea eta ilkiric heldu cen eta burhoca hari cen,
6 Eta harriac arthiquitzen ciozcaten Dabidi eta Dabid erreguearen cerbitzari guciei. Bada populua oro eta guerlari guciac cihoacen erregueren escuinetic eta ezquerretic.
7 Eta erregue madaricatzean, hunela minço cen Semei: Habit, guiçon odolcoia, Belialen guiçona.
8 Jaunac bihurtu daroc Saulen etcheco odol gucia, jabetu haicelacotz haren orde haren erreinuaz, eta Jaunac hire seme Absalomen escuan eçarri dic erreinua; eta huna non hire tzarqueriec lehercen hauten, odolcoi bat haicelacotz.