6 Eta harriac arthiquitzen ciozcaten Dabidi eta Dabid erreguearen cerbitzari guciei. Bada populua oro eta guerlari guciac cihoacen erregueren escuinetic eta ezquerretic.
7 Eta erregue madaricatzean, hunela minço cen Semei: Habit, guiçon odolcoia, Belialen guiçona.
8 Jaunac bihurtu daroc Saulen etcheco odol gucia, jabetu haicelacotz haren orde haren erreinuaz, eta Jaunac hire seme Absalomen escuan eçarri dic erreinua; eta huna non hire tzarqueriec lehercen hauten, odolcoi bat haicelacotz.
9 Bada, Abisaic, Sarbiaren semeac erran cioen erregueri: Certaco çakur hil horrec madaricatzen du erregue ene jauna? goanen naiz eta moztuco diot burua.
10 Erreguec ihardetsi cioen: Sarbiaren semea, cer da çure eta ene artean? utzaçu, madarica deçan; Jaunac ecic manatu dio madarica deçan Dabid, eta nor da ausartatuco dena erraitera, certaco eguin duen hola?
11 Eta erreguec Abisairi eta bere cerbitzari guciei erran cioten: Huna non ene semea, ene sabeletic ilki dena, dabilan ene biciaren ondoan; orai beraz cembatez hobequi Jeminiren semea! Utzaçue, madarica deçan Jaunaren manamenduaren arabera;
12 Eta beharbada Jaunac beguiratuco dio ene atsecabeari, eta beharbada Jaunac onguia bihurtuco darot egungo madaricionearen alderat.