1 Aquitophelec erran cioen beraz Absalomi: Hautatuco ditut hamabi mila guiçon, eta jaiquiric goanen naiz gaur Dabiden ondotic;
2 Eta jauzten naicelaric haren gainera (ecen nekatua da eta indar gabe), joco dut; eta harequin den populu gucia ihesari emanen denean, erregue joco dut bere asalduan.
3 Eta populu gucia guibelerat erakarrico dut, guiçon bakar bat bihurcen ohi den beçala; ecic çuc bilhatzen duçuna guiçon bat da, eta populu gucia baquean içanen da.
4 Solas hori Absalomen eta Israelgo çaharrenen gucien gogaraco içatu cen.