3 Eta populu gucia guibelerat erakarrico dut, guiçon bakar bat bihurcen ohi den beçala; ecic çuc bilhatzen duçuna guiçon bat da, eta populu gucia baquean içanen da.
4 Solas hori Absalomen eta Israelgo çaharrenen gucien gogaraco içatu cen.
5 Bizquitartean Absalomec erran çuen: Deith çaçue Cusai Araquitarra, eta dugun adi cer erranen duen harec ere.
6 Eta Cusai ethorri cenean Absalomen gana, Absalomec erran cioen: Hunelaco solasa atheratu du Aquitophelec; eguin behar dugu, ala ez? cer dioçu?
7 Cusaic ihardetsi cioen Absalomi: Ez da ona Aquitophelec oraicoan eman duen conseilua.
8 Eta Cusaic erran çuen berriz: Çuc eçagutzen duçu çure aita, eta badaquiçu harequin diren guiçonac hazcarrenetaric direla, eta gogoa mindua, umeac galduric oihanean errabiatua dabilan harz ama bat iduri; eta çure aita ere guiçon guerlaria da, eta ez da baratuco populuarequin.
9 Beharbada orai gordea dago cilhoca batean, edo bereci duqueen leku batean; eta hastetic çureetaric norbait xahutzera heldu bada, guciec adituco dute, eta erranen dute: Sarrasqui bat eguina içan da Absalomi jarraiquitzen cen populuan.