1 Dabidec beraz, bere jendea beguiztaturic, haren manatzeco eçarri cituen ehun guiçonetaco eta mila guiçonetaco aitzindariac;
2 Armadaren heren bat eçarri çuen Joaben manuen azpian, berce heren bat Abisai, Sarbiaren seme Joaben anaiaren azpico, eta azquen herena Ethaien azpico; Ethai baitzen Jetharra. Eta erreguec erran cioen armadari: Ni ere atheraco naiz çuequin.
3 Eta armadac ihardetsi çuen: Etzare ilkico; ecen ihesari eman baguineça, ez luque hequiençat gutaz deus handiric erran nahi; heren bat ere gutaric erorcen balitz, hortaz axola guti luquete; ceren çu hamar milençat ikusia baitzare bakarric. Hobe da beraz hirian egon çaitecen guri lagunça emateco.
4 Erreguec erran cioten: Nola ere ongui iduritzen baitzaitzue, hala eguinen dut. Erregue jarri cen beraz athean, eta populua ilkitzen cen bere andanetan, ehunca eta milaca.