15 Joaben hamar ezcutari gaztec laster eguin çuten, eta joca hil çuten.
16 Joabec guero turuta jo çuen; eta populua atchiqui çuen, etzadien goan Israeldar ihes cihoacinen ondotic, ostea nahiz guphidetsi.
17 Absalom eraman çuten; oihanean cilho handi batera arthiqui çuten eta harri-meta gaitz bat haren gainean eçarri çuten; Israel guciac, berriz, bere olhetara ihes eguin çuen.
18 Bada, Absalomec alchatu çuen beretzat, bici cenean oraino, Erregueren haranean den harroin bat, ecen erran çuen: Semeric ez dut, eta hau içanen da ene icenaren orhoitgailua. Bere icena eman cioen orhoitzari hari, eta egungo eguna arteo Absalomen escua deitzen da.
19 Bada, Aquimaasec, Sadoquen semeac, erran çuen: Laster eguinen dut, eta erregueri eramanen diot berria, bere çucena bere etsaien escuetaric bihurtu dioela Jaunac.
20 Joabec ihardetsi cioen: Etzare berri-eramaile içanen egun huntan, bainan berce batez berri eramaten harico çare; ez dut nahi çuc hel deçaçun egun berria, ceren den hila erregueren semea.
21 Eta Cusiri erran cioen Joabec: Çoaz eta erregueri ikusi duçuna erroçu. Cusec agur eguin cioen Joabi eta lastereguin çuen.