25 Eta oihu eguinic erregueri albiste eman cioen, eta erreguec erran çuen: Bakarric bada, berri ona da horren ahoan. Bada, guiçona laster higuitzen eta hurbilago helcen celaric,
26 Beguiralariac ikusi çuen berce guiçon bat lasterca, eta gainetic oihu eguinez, erran çuen: Aguercen çait berce guiçon bat bakarric lasterca. Eta erreguec erran çuen: Hori ere berri-ekarle ona da.
27 Eta beguiralariac erran çuen berriz-ere: Beguiratzen diot lehembicicoaren lasterrari; Aquimaas, Sadoquen semearen lasterra iduri du. Eta erreguec erran çuen: Guiçon prestua da, eta berri onaren ekarcera heldu dena.
28 Bada, Aquimaasec oihu eguinez, erran cioen erregueri: Agur, erregue. Eta erregue adoratuz lurrera gurthuric haren aitzinean, erran çuen: Benedica bedi çure Jainco Jauna, ceinac hersi baititu ene erregue jaunaren contra escuac alchatu dituzten guiçonac.
29 Erreguec erran çuen: Ongui da ene seme Absalom? Aquimaasec ihardetsi çuen: Joab, çure cerbitzariac, oi erregue, igorri duenean çure cerbitzaria, asaldu handi bat ikusi dut; berceric ez daquit.
30 Erreguec erran cioen: Iragan çaite eta çaude hor. Eta hura iragan cenean eta guelditua çagoelaric,
31 Cusi aguertu cen, eta helcean erran çuen: Berri ona ekarcen dut, ene erregue jauna; ecic Jaunac egun çure alde erabaqui du çure contra jaiqui diren gucien contra.