3 Eta armadac ihardetsi çuen: Etzare ilkico; ecen ihesari eman baguineça, ez luque hequiençat gutaz deus handiric erran nahi; heren bat ere gutaric erorcen balitz, hortaz axola guti luquete; ceren çu hamar milençat ikusia baitzare bakarric. Hobe da beraz hirian egon çaitecen guri lagunça emateco.
4 Erreguec erran cioten: Nola ere ongui iduritzen baitzaitzue, hala eguinen dut. Erregue jarri cen beraz athean, eta populua ilkitzen cen bere andanetan, ehunca eta milaca.
5 Eta erreguec manu eman cioten Joabi eta Ethairi, cioelaric: Beguira darotaçue ene seme Absalom. Eta populu guciac aditzen çuen erregue aitzindari guciei ematen Absalomen beguiratzeco manua.
6 Populua celhaiera atheratu cen beraz Israelen contra, eta gudua eman cen Efraimen oihanean.
7 Eta han Israelgo populua Dabiden armadaz xehacatua içan cen, eta egun hartan eguin cen sarrasqui bat gaitza, hogoi mila guiçonena.
8 Eta han gudua barraiatua içan cen lur guciaren hedaduran, eta oihanac populutic iretsi cituenac hainitz guehiago içan ciren, ecenez egun hartan ezpatac sarrasquitu cituenac.
9 Bada, guerthatu cen Absalom, bere mandoaren gainean jarriric, buruz buru eguin cituela Dabiden cerbitzariac; mandoa sarthu cen haritz handi eta adarsu baten azpira; Absalomen burua haritzean lothu cen, eta bere ceruaren eta lurraren artean dilindan gueldituric, haren azpico mandoa aitzinerat iragan cen.