6 Populua celhaiera atheratu cen beraz Israelen contra, eta gudua eman cen Efraimen oihanean.
7 Eta han Israelgo populua Dabiden armadaz xehacatua içan cen, eta egun hartan eguin cen sarrasqui bat gaitza, hogoi mila guiçonena.
8 Eta han gudua barraiatua içan cen lur guciaren hedaduran, eta oihanac populutic iretsi cituenac hainitz guehiago içan ciren, ecenez egun hartan ezpatac sarrasquitu cituenac.
9 Bada, guerthatu cen Absalom, bere mandoaren gainean jarriric, buruz buru eguin cituela Dabiden cerbitzariac; mandoa sarthu cen haritz handi eta adarsu baten azpira; Absalomen burua haritzean lothu cen, eta bere ceruaren eta lurraren artean dilindan gueldituric, haren azpico mandoa aitzinerat iragan cen.
10 Bizquitartean norbaitec ikusi çuen hori, eta Joabi berria eman çaroen, cioelaric: Absalom ikusi dut haritz batetic dilindan.
11 Joabec erran çaroen berria ekarri çaroen guiçonari: Ikusi baduc, certaco ez duc lurrarequin josi, eta nic emanen narozquian hamar siclo cilharrezcoac eta guerrico uhal bat?
12 Hunec Joabi ihardetsi çaroen: Escuetara eman bacineçazquit mila cilharrezco ere, ez neçaque escua eçar erregueren semearen gainean; ecen, guc aditzen dugularic, erreguec manatu darotzuete çuri, Abisairi eta Ethairi, cioelaric: Beguira darotaçue ene seme Absalom.