21 Bainan Abisai, Sarbiaren semeac, ihardetsi çuen: Solas horien gatic. ez othe da hil behar Semei, Jaunaren cristo ceren duen madaricatu?
22 Eta Dabidec erran çuen: Cer da çure eta ene artean, Sarbiaren semea? certaco cerbitzatzen çaizquit egun Satanetan? egun hil behar othe da, bada, guiçon bat Israelen? ala ez daquit egun eguina naicela Israelen gainean erregue
23 Eta erreguec erran cioen Semeiri: Etzare hilen. Eta cin eguin cioen.
24 Miphiboseth ere, Saulen semea, erregueren bidera jautsi cen, çangoac garbitu gabe eta biçarra moztu gabe; eta bere soinecoac etzituen xuritu erregue ilki cen egunetic, baquean bihurcen cen eguneraino.
25 Eta Jerusalemera ethorri cenean erregueren gana, erreguec erran cioen: Certaco etzare enequin ethorri, Miphiboseth?
26 Ihardetsi cioen: Ene erregue jauna, ene cerbitzariac erdeinatu nau; nic, çare cerbitzariac, erran diot xuxent ceçadan asto bat, eta gainera iganic goanen nincela erreguerequin; ecen ni, çure cerbitzaria, maingua naiz.
27 Guehiago dena, çure cerbitzari naicenaren contra iratchiquica haritu da ene erregue jauna çarenaren aitzinean. Bainan çu, ene erregue jauna, Jaincoaren ainguerua beçala çare, eguiçu atseguin duçuna.